El segador
El segador | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Joan Miró |
Sorrera-urtea | 1937 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura |
Dimentsioak | 550 (![]() ![]() |
Historia | |
Erakusketak | Exposition Internationale des Arts et Techniques dans la Vie Moderne (1937) (en) ![]() |
Gertaera nabarmenak | 1938 suntsiketa |
El segador Joan Miro margolariak eginiko lan bat da. 1937ko Parisgo Erakusketa Unibertsalerako egina. Josep Lluis Sert eta Luis Lacasa Navarrok diseinatutako Errepublikaren pabilioia apaintzen egon zen Pablo Picassoren Gernika eta Alexander Calderren Font de Mercurirekin batera. Erakusketaren desmuntaian galdu egin zen eta zuri beltzeko argazkiak daude soilik.[1][2]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lana bertan sortu zen, in situ, Errepublikaren pabilioian. Josep Lluís Sert eta Luis Lacasak diseinatutako eraikuntzaren paneletan egin zen margolana.[3] Helburua margolana eta arkitektura modu estuago baten lotzea zen. Erakusketa bukatzean, bere lana Gernikarekin batera eramango zutela uste zuen Mirok baina itxuraz Valentziara bidali zen. Gehiagorik ez zen jakin lanari buruz. Suntsitu egin zela uste da.[4]