Aiestaran baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aiestaran
Kokalekua
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Enkarterri
Udalerria Trapagaran
Auzoa Trapagaran
Orientazioa ipar-ekialdekoa
Garaiera 38 m
Aiestaran baserria is located in Bizkaia
Aiestaran baserria
Aiestaran baserria
Aiestaran baserria (Bizkaia)
Ezaugarriak
Garaia XIX. mendea
Oinplanoa Angeluzuzena
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 2009ko urtarrilaren 13a

Aiestaran Trapagaranen (Bizkaian) dagoen baserria da, XIX. mendearen hasieran eraikia. Rufino Olaso kaleko eraikina, gaur egun gune erabat kaletarrean sartuta dago eta eraiki zen garaiko balio kulturalen testigantza ematen du[1].

2009ko urtarrilaren 13an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[2].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza biko baserria da, oinplano angeluzuzena duena, bi isurkiko estalia eta gailur perpendikularra fatxada nagusira. Moldurekin errematatutako harlanduzko hormabular mailakatuek osatzen dute fatxada.

Hodi-teiladun estalkia du, isurki biko egurrezko egitura, miru-buztan errematea hego-mendebaldean eta gailur perpendikularra ipar-ekialdera begiratzen duen fatxada nagusira. Teilatu-hegal irtena du sekzio arineko bost besotan eutsia. Erdiko besoak eraikinaren gailurrari eusten dio. Ertzak manposteriazko alboko itxitura-hormetako harlanduzko kontrahormetan daude oinarrituta.

Erdiko hiru besoek gai desberdinetako grabatuak dituzte: gurutzeak, gai geometrikoak eta zoomorfoak. Ezkerreko besoa egoera txarrean zegoela-eta kendu egin zen eta haren ordez lanketa modernoak dituen beste bat jarri.

Bizitzak beheko solairuan, lehenengoan eta estalkipekoan daude.

Fatxada nagusian (ipar-ekialdean), kontrahormatik kontrahormara doan eta aurrealde guztia hartzen duen zeharkako balkoia dauka, profil huts biribileko zutoinen gainean. Balkoipean, karrerapea dago, toskanar ordenako erdiko zutabearekin - garai baten bereizia, eta gaur egun horman ezarria - sekzio karratuko zutabe birekin albo banatan, karrerapeari forma ematen dioten hormetan atxikiak eta ezarriak.

Fatxada honetan badira desitxuratzen duten zenbait elementu desegoki, kentzea komeniko litzatekeenak, ez baitira monumentuaren osagaiak: balkoiaren iparraldeko zatia ixten duen egurrezko begiratokia, eta burdinazko baranda zati bat, besoen eta estalkiaren beraren egurrezko egituratik kanpo dagoena. Horma pikoan aireztatzeko triangelu erako irekiguneak ditu, beharbada fatxadaren bi aldeetan daudenak, nahiz eta gaur egun ezkerreko zazpiak baino ez ikusi. Fatxadaren goi partean, erdian, beste bi hutsune daude, gailurrarekiko simetrikoak eta egurrez hartuak.

Hego-ekialdeko luzetarako fatxada ageriko harlangaitzezkoa da eta harlanduz azpatutako zenbait bao ditu. Beheko solairuan turuta erako gezileihoak barru aldera eta lehen solairuan, harriz azpatutako balkoia eskubandarekin, eta zenbait leiho, haietako batzuk harriz azpatuak.

Fatxada honetan ere badago desitxuratzen duen elementu desegoki bat, kentzea komeni dena: lehen solairu pareko gorputz atxikia, hormigoizko mentsulen gainean ezarria, eta fatxada gainera husteko hodia dakarrena, fatxadaren oinplanoa desitxuratuz.

Ipar-mendebaldeko luzetarako fatxada zarpiatuta eta margotuta dago. Ez dauka interes berezirik, baina baditu beheko solairua aireztatzeko zuloak - erdisotoko solairuan - baita lehen solairua aireztatzeko ere.

Hego-mendebaldeko atzeko fatxadan eskailera dauka, lehen solairura zuzenean igotzeko, eta zenbait zulo argia eta haizea sartzeko.

Aiestaran baserria XIX. mende hasieran eraikitakoa da, Enkarterrietako landa baserrien eredua jarraituz. Hiri-arkitekturako hainbat elementu erakusten ditu: zutabeak, moldurak eta hareharrizko erremateak. Gaur egun erabat hiritarra den ingurunean kokatuta geratu da eta haren sorrera eragin zuten kultura balioen lekuko da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]