Aikido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aikidoa

Aikido (japonieraz: 合気道 Hepburn: aikidō?, a.i.ki.doː ahoskatua) nork bere burua armarik gabe defendatzen irakasten duen borroka-artea da; Morihei Ueshiba (1883-1969) maisuak sortu zuen eta Japoniako borroka-arte tradizionalen sintesia da. Japonieraz izenak erakusten duen bezala (ai = bat egitea; ki = energia; = bidea), gorputzaren eta pentsamenduaren indarrak ekintza berean harmoniaz bat egitea du helburua. Beste borroka-arteetan ez bezala, helburua ez da arerioa menderatzea, erasoa desegin, erasoa desbideratu eta haren borondatea irabaztea baizik. Aikidoaren teknika gehienak ezpata, makila, aizto eta lantzazko borroketatik eratorriak dira. Horregatik, aikidoa armekin edo armarik gabe praktika daiteke.

Hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morihei Ueshibak aikidoa 1942an sortu zuen[1]. Hala ere, lehenagotik Ueshibak bere arte martziala aikibudo edota aikinomichi deitzen zuen.

Armak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere hiru arma mota[2] erabiltzen dira:

Bokken: zurezko ezpata japoniarra, lehen aldiz Miyamoto Musashik entrenamendu eta borroketan erabilia.

Jo: zurezko makila, batez ere blokeatzeko balio duena.

Tanto: samuraiek erabilitako daga.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Street, Web. «Aikido History» aikidohistory.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-11).
  2. (Ingelesez) «Trainings with weapons in aikido» aikido.by (Noiz kontsultatua: 2018-03-11).