Ainara Vera
Ainara Vera | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1985 (38/39 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitate Publikoa Pompeu Fabra Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, argazki-zuzendaria, film-muntatzailea eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Ainara Vera Esparza (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1985) zinema zuzendaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean eta Sorkuntza Dokumentaleko master bat egin zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean Nafarroako artista gazteentzako beka bati esker. Bere lehen film labur dokumentala, Sertres, Locarnoko zinema jaialdian estreinatu zen 2014an, eta Nafarroako Arte Gaztearen Topaketak saria jaso zuen ikus-entzunezko modalitatean.[1]
32 ikaslerekin eta Victor Kossakovski zinemagile errusiarrarekin batera Demonstration lana zuzendu zuen. Dokumental hau hainbat jaialditan proiektatu zen mundu osoan zehar. Bere lehen film luzea, Hasta mañana, si Dios quiere, Idfako sail ofizialean estreinatu zen 2017an. Filmak hainbat zinemaldi bisitatu zituen, besteak beste, Dok.fest Munchen, Doc NYC, Cartagena de Indias, Punto de Vista edo DocsBarcelona. Parisko Créteil emakumeen jaialdian dokumental onenaren saria irabazi zuen, eta Armeniako Apricot silverra. Zuzendari laguntzaile gisa lan egin zuen Victor Kossakovski, Varicella, Aquarela eta Gundaren azken hiru lanetan. Berlingo zinema jaialdian estreinatu zen 2020an, eta Gundaren idazle-kidea da.
Gaur egun, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Sorkuntza Dokumentalaren masterrean dihardu, muntatzaile, dokumentalen aholkulari eta proiektuen tutore gisa. Polaris Cannesko zinema jaialdian estreinatu zen Acid sailean 2022an, eta bere bigarren film luzea da.[2]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sertres (2014).
- Hasta mañana, si Dios quiere (2017)
- Polaris (2022)[3][4]
- Gunda. Victor Kossakovski-rekin gidoigilekide eta muntatzaile
- Demonstration filma zuzendu zuen 32 ikaskide eta Victor Kossakovski-rekin
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2014an Nafarroako Arte Gaztearen Topaketak saria jaso zuen ikus-entzunezko modalitatean Sertres film laburragatik.[1]
- 2017an Parisko Créteil emakumeen jaialdian dokumental onenaren saria, eta Armeniako Apricot silverra jaso zituen Hasta mañana, si Dios quiere filmagatik.
- 2023an Urrezko Genciana - Trentoko Mendi Zinemaldiko 71. edizioan Sari Nagusia lortu zuen Polaris filmagatik.[5][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2023-05-06). «‘Polaris’, de la pamplonesa Ainara Vera, gana el 71º Festival de Cine de Trento» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «Work» Ainara Vera (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-11-28). «Ainara Vera firma ‘Polaris’, una fascinante singladura humana en el Ártico» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ «Ainara Vera • Directora de Polaris» Cineuropa - lo mejor del cine europeo (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ Press, Europa. (2023-05-06). «La película 'Polaris', de la pamplonesa Ainara Vera, ganadora del 71º Trento Film Festival» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ «La directora pamplonesa Ainara Vera gana el máximo galardón del 71º Festival de Cine de Trento» EITB 2023-05-06 (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Elkarrizketa: "Hasta mañana, si Dios quiere" filmari buruz Youtube, 2018
- Elkarrizketa: Horrelako film dokumental batek ezin du ametsik saldu Berria, 2023.05.13