Edukira joan

Punto de Vista Zinemaldia

Koordenatuak: 42°48′49″N 1°38′50″W / 42.81361°N 1.64722°W / 42.81361; -1.64722
Wikipedia, Entziklopedia askea
Punto de Vista
Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia
Sorrera2005
Lekua Iruñea (Nafarroa)
 Euskal Herria
Kokapena42°48′49″N 1°38′50″W / 42.81361°N 1.64722°W / 42.81361; -1.64722
Punto de Vista Zinemaldia is located in Iruñea
Punto de Vista Zinemaldia
Punto de Vista Zinemaldia
Punto de Vista Zinemaldia (Iruñea)
AntolatzaileaNafarroako Gobernua
SariaPunto de Vista Sari Nagusia
Jean Vigo saria
Proiekzio aretoakCivican (2005-2013)
Golem zinemak (2006)
Saide zinemak (2008)
Kondestablearen jauregia (2010-2013)
Baluarte jauregia (2015-gaur egun)
Zuzendari artistikoaManuel Asín
EgoitzaBaluarte jauregia
WebguneaWebgunea
Ez nahastu Iruñeko Zinemaldiarekin

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia urtero Iruñean (Nafarroa) antolatzen den zinema jaialdia da. Zinema dokumentalean dago espezializatuta, eta otsailean edo martxoan egiten dute.[1] 2005. urtean sortu zuten. Nafarroako Gobernuak bultzatzen du, eta haren NICDO sozietate publikoak antolatu. Baluarte jauregia da jaialdiaren egoitza nagusia. Banatzen dituen saririk garrantzitsuenak film onenaren Punto de Vista Sari Nagusia eta zuzendari onenaren Jean Vigo saria dira.[2] Gaur egun, Manuel Asín da zuzendari artistikoa.[3]

Nafarroako Ikus-entzunezko Sorkuntza Lehiaketaren oinordeko zuzena da Punto de Vista zinemaldia.[4] Jaialdi hark hamar urtez iraun zuen, 1993tik 2002ra (Iruñeko I. Bideo Erakusketa gisa sortu zen, baina Nafarroako Bideo Jaialdia izena hartu zuen hurrengo urtean; 1999an bihurtu zen Nafarroako Ikus-entzunezko Sorkuntza Lehiaketa).[5] Garai hartan, Euskal Herrian sortutako bideo ekoizpenaren erakusketa testuinguru nagusietako bat izan zen. Ana Herrerak koordinatu zuen jaialdia.[4]

2002. urtean, jaialdiaren norabidea aztertzen hasi ziren, eta Punto de Vista proiektua sortzen hasi zen. Aurretik jaialdian zinema dokumentalaren eta esperimentalaren arteko mugako eremua lantzen aritu eta gero, 2005ean sortu zuten Punto de Vista. 2010. eta 2014. urteen artean, INAAC fundazio publikoak antolatu zuen, eta ondoren, UPNren esku zegoen Nafarroako Gobernuak INAAC itxi eta gero, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak kudeatu zuen lehenik,[6] eta NICDO enpresa publikoak 2018tik aurrera.[4]

2005etik 2011ra, urtero antolatu zuten jaialdia; 2011n, ordea, bi urtez behin antolatzea erabaki zuten, finantzaketa publiko faltarengatik. Jaialdia desagertzeko arriskuan ere egon zen krisi haren hasieran, zuzendaritzak publikoki salatu zuenez.[7] 2015az geroztik urtero egin dute berriro.

Ana Herrera izan zen jaialdiaren zuzendari exekutiboa sorreratik, eta hari lotuta egon zen 2015era arte.[8] 2006tik aurrera, erabaki zuten zuzendaritza bikoitza ezartzea jaialdia kudeatzeko: bata exekutiboa eta bestea artistikoa. Zuzendaritza artistikoa lau urtean behin aldatzen da; lehiaketa publikoa egiten dute 2016az geroztik.[9] Zinemaldiaren sortzaile izandako Carlos Mugiro izan zen lehen zuzendari artistikoa, 2009ra arte. Josetxo Cerdánek zuzendu zituen 2010eko, 2011ko eta 2013ko jaialdiak, murrizketen urteetan, eta Oskar Alegria zuzendari izendatu zutenean berreskuratu zuen zinemaldiak urteroko maiztasuna.[10] 2017an, Garbiñe Ortega komisarioak irabazi zuen zuzendari artistiko izateko lehiaketa publikoa,[11] eta 2018tik 2021era aritu zen jardunean. 2022tik, Manuel Asín da jaialdiko zuzendari artistikoa; 2025ekoa izango du azken jaialdia.[12]

Atzera begirakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urtetik, atzera begirakoak izan dira Punto de Vista zinemaldiaren bereizgarrietako bat. Zinemagileei, joerei, herrialdeei eta ildoei erreparatu izan diete ziklo horietan, «zinemaren memoria ahaztua berreskuratzeko» asmoz. Jaialdiaren «espiritua» jasotzen dute, antolatzaileen hitzetan.[13]

Atzera begirako hauek programatu dituzte:

  • Su Friedrich. Lotzen gaituzten begiztak (2024)[14]
  • Joël Akafou. Haute Bourgeoisie Française-aren abentura klandestinoak (2024)[15]
  • Zuhaitzetatik hurbil (2024)[16]
  • Beste garai batzuk datoz | Es nahen andere Zeiten. Peter Nestlerren filmak (2023)[17]
  • Zuhaitzetatik urrun (2023)[18]
  • Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon (2022)[19]
  • Topaketa ibaian (2022)[20]
  • Nancy Holt (2021)[21]
  • Amos Vogel (2021)[22]
  • Ute Aurand, Renate Sami, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz (2020)[23]
  • An Oceanic Feeling (2020)[24]
  • Anne Charlotte Robertson (2020)[25]
  • Jonathan Schwartz (2019)[26]
  • Marcia Hafif (2019)[27]
  • Korrespondentziak: filmak eskutitzen gisara (2018)[28]
  • Luciano Emmer (2017)[29]
  • Hegan (2017)[30]
  • Jean-Daniel Pollet. Etxea eta mundua (2016)[31]
  • Ten Years Older. Denbora eta zinema (2016)[32]
  • Uharteak (2015)[33]
  • Margaret Tait (2015)[34]
  • Eduardo Coutinho. Begirada eta ahotsa (2013)[35]
  • Thomas Heise. Bilaketaren zatiak (2013)[36]
  • Tupi or not Tupi. Kanibaleak banpiroaren kontra (2011)[37]
  • Pertsonala politikoa da (2011)[38]
  • Las afinidades de Vigo (2010)[39]
  • Signal Fires: el cine de Jem Cohen (2010)[40]
  • La segunda vida de las imágenes (2009)
  • Heterodocsias. Sin fin (2009)
  • James Benning (2009)
  • Heterodocsias. La mano que mira (2008)
  • El silencio (2008)[41]
  • Ermanno Olmi (2008)[42]
  • Querido Andrei (2007)[43]
  • Conocer a David Perlov (2007)[44]
  • La forma que piensa (2007)[45]
  • Homenaje X Films (2006)
  • El cine de los mil años (2006)
  • Homenaje Pío Caro Baroja (2005)[46]
  • Homenaje Jean Vigo (2005)[47]
  • Raymond Depardon (2005)[48]

Zuzendari artistikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Punto de Vista zinemaldiko zuzendaritza lau urtean behin aldatzen da, lehiaketa publiko bidez. Orain arte, honako hauek izan dira zuzendari artistikoak:[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Atal ofiziala. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  2. Palmaresa. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  3. «Manuel Asin izango da Ikuspuntu jaialdiko zuzendari artistikoa 2025era arte» Berria 2021-06-17 (kontsulta data: 2024-09-30).
  4. a b c Aurrekariak. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  5. Maraví, Pablo. (2021). «Euskal Herria bideoartearen ekoizpen eta hedapen eremu gisa laurogeiko eta laurogeita hamarreko hamarkadetan» ZINE (Donostia: Elias Querejeta Zine Eskola, Euskadiko Filmategia, Donostiako Zinemaldia) 2: 58. ISSN 2792-6761. (kontsulta data: 2024-09-30).
  6. «El patronato de la fundación CRANA acuerda su disolución» www.navarra.es (kontsulta data: 2024-09-30).
  7. (Gaztelaniaz) «El Punto de Vista fulminado por el gobierno de Navarra» Fotogramas 2011-09-21 (kontsulta data: 2024-09-30).
  8. a b Antolakuntza. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  9. (Gaztelaniaz) EP. (2016-11-22). «Cultura saca a concurso las direcciones artísticas de sus festivales de danza, música antigua, teatro y documental» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2024-09-30).
  10. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-11-04). «El Festival de Cine Documental Punto de Vista volverá a ser anual» GARA (kontsulta data: 2024-09-30).
  11. «Garbiñe Ortega izendatu dute Ikuspuntu jaialdiko zuzendari artistiko» Berria 2017-04-11 (kontsulta data: 2024-09-30).
  12. Erredakzioa. (2021-06-16). «Manuel Asín da Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistiko berria» Zinea (kontsulta data: 2024-09-30).
  13. Atzera begiradak. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  14. Su Friedrich. Lotzen gaituzten begiztak. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  15. Joël Akafou. Haute Bourgeoisie Française-aren abentura klandestinoak. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  16. Zuhaitzetatik hurbil. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  17. Beste garai batzuk datoz | Es nahen andere Zeiten. Peter Nestlerren filmak. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  18. Zuhaitzetatik urrun. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  19. Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  20. Topaketa ibaian. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  21. Nancy Holt. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  22. Amos Vogel. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  23. Ute Aurand, Renate Sami, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  24. An Oceanic Feeling. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  25. Anne Charlotte Robertson. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  26. Jonathan Schwartz. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  27. Marcia Hafif. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  28. Korrespondentziak: filmak eskutitzen gisara. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  29. Luciano Emmer. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  30. Hegan. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  31. Pollet. Etxea eta mundua. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  32. Ten Years Older. Denbora eta zinema. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  33. Uharteak. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  34. Margaret Tait. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  35. Eduardo Coutinho. Begirada eta ahotsa. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  36. Thomas Heise. Bilaketaren zatiak. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  37. Tupi or not Tupi. Kanibaleak banpiroaren kontra. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  38. Pertsonala politikoa da. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  39. Las afinidades de Vigo. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  40. Signal Fires: el cine de Jem Cohen. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  41. El silencio. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  42. Ermanno Olmi. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  43. Querido Andrei. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  44. Conocer a David Perlov. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  45. La forma que piensa. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  46. Homenaje Pío Baroja. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  47. Homenaje Jean Vigo. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).
  48. Raymond Depardon. Punto de Vista (kontsulta data: 2024-09-30).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]