Loraldian metro bateko altuera hartzen du, aldiz neguan hil egiten da eta oinarrizko erroseta bat baino ez du uzten.
Hostoek 10-20 cm-ko luzera eta 6-12 cm zabalera dute.
Loreak zurtoinetan ateratzen dira 2-6ko multzoetan. Zuriak izan ohi dira, baita ere arrosak eta gorrindol argiak. 2'5-3'5 cm-ko petaloak dituzte. Brakteek ere loreen antzeko kolorea dute. Loreak kokatzen diren zurtoinen azalean dauden guruinek olio esentziala ekoizten dute.
Ekoizten duen olio esentzialak esklareol izeneko konposatu aromatikoa du[2] eta lurringintzan erabiltzen da, bai eta hainbat produkturen zaporea indartzeko ere, ardo eta pattarretan batez ere[3].
Haziek muzilagoa dute eta begietan jarri ohi dira barruan egon daitezkeen zabarrak harrapatu eta kentzeko.
Landare apaingarri gisa ere erabiltzen da lorategietan.