Salbia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salbia
Salvia coahuilensis
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaLamiaceae
SubfamiliaNepetoideae
Generoa Salvia

Salbia (salvia), Lamiaceae familiako landare-generoa.

Euskaraz, «salbia» izen arrunta erabiltzean, salvia officinalis espeziea adierazi ohi da. Egiaz, ordea, 900 espezie baino gehiago daude Salvia generoaren barruan.

Espezie-dibertsitatea hiru lurralde hauetan bananduta dago: Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan 500 espezie inguru, Erdialdeko Asian eta Mediterraneoan 250 bat espezie, eta Asiaren ekialdean 90 espezie inguru.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salvia generoko espezieak urterokoak, biurterokoak edo hostoiraunkorrak izan daitezke. Tamainari dagokionez, 3-15 cm garai izaten dira. Landare belarkara edo zurkara izan daiteke.

Salvia generoko espezie guztien bereizgarria lore eder eta deigarriak dira. Luku- edo panikula-eran antolatzen dira. Kolore askotakoak izan daitezke: urdinak eta gorriak dira nagusi, eta horiak eta zuriak, bakanagoak. Kaliza tutu- edo ezkila-formakoa izan ohi da, eta bi ezpainetan bereizia: goiko labeloa oso nabarmena izaten da, osoa edo hiru hortzekoa, eta behera begira egoten da; beheko ezpaina, aldiz, bi arrailduna eta bi gingilekoa.

Erle ar bat nektarra biltzen eta Salvia hierosolymitana polinizatzen.

Salvia generoa definitzen duen ezaugarria ohiz kanpoko polinizazio-mekanismoa da. Bi lorezil lotu dituzte loreek, eta, hala, palanka antzeko bat osatzen dute. Polinizatzailea nektar bila lore ar batean sartzen denean, palankak lorezilak mugiarazten ditu, eta, hala, polenez estaltzen da intsektua, hegaztia edo dena delakoa. Polinizatzailea loretik atera eta gero, jatorrizko posiziora eramaten ditu palankak lorezilak. Lore emeetan, estigma beherantz doblatuta egoten da, polenaz estalitako polinizatzaile-gorputzaren posizioan.

Salvia generoko espezieak apaintzeko, sendatzeko, janaria atontzeko eta infusioak prestatzeko erabiltzen dira.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Salvia landare-generoko espezieak:


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]