Ainhoa Zubillaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainhoa Zubillaga
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1964 (59/60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa

Ainhoa Zubillaga Beristain (Donostia, Gipuzkoa, 1964 -) Euskal Herriko opera-kantaria da, mezzo-sopranoa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere Kantu ikasketak Edurne Agerriren zuzendaritzapean egin zituen, Donostian, eta Rita Damsekin Holandan. Bere prestakuntza izen handiko irakasleek eskainitako ikastaro eta klaseekin osatu du: Baldwin, Cotrubas, Chova, Forlano, Holl, Jansen, Larsson, Lavilla, Pearson, Quasthoff, Rappé, etab.

Espainia, Frantzia, Holanda, Britainia Handia, Polonia, Austria, Txekiar Errepublika, Mexiko eta Kubako areto eta jaialdietan abestu du (Vienako Musikverein, Toulouseko Halle aux Grains, Auditorio Nacional, La Coruñako Mozart Jaialdia, Musika Hamabostaldia, Cuencako Musika Erlijiosoaren Astea, Nanteseko Jaialdia, The Gregynog Festival, Daxeko Jaialdia, La Roque D’Antheron, Moreliako Jaialdia, Valentziako Musika eta Ondare Zikloa, Malagako Musika Erlijiosoaren Jaialdia, Madrileko "Música en las Iglesias", Bartzelonako Palau de la Música , Teatro Monumental, Almagroko Jaialdia, Escorialgo Jaialdia), orkestra garrantzitsuekin batera (Orquesta Nacional de España, Orchestre National de Lyon, Russian National Orchestra, Orchestre National du Capitole de Toulouse, Real Philarmonia de Galicia, Orquesta Sinfónica de Baleares, Bilboko Orkestra Snfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Orquesta Sinfónica de Galicia, Wiener Symphoniker, RTVE, Orquesta Filarmónica de Gran Canaria, Orquesta Filarmónica de Málaga…) eta ospe handiko zuzendariekin (Allemandi, Cecatto, Colomer, Francis, Gómez Martínez, Kout, López Cobos, Mena, Neuhold, Pletnev, Victor Pablo Pérez, Ros Marbá, Von Dohnányi, etab.)

Hainbat opera emanaldietan hartu du parte ABAOn (G. Verdiren Rigoletto, I Vespri Siciliani eta La Traviata; R. Straussen Der Rosenkavalier; L. Janaceken Jenufa), Donostiako Musika Hamabostaldian (G. Verdiren Rigoletto , “Tutto Verdi” Gala eta S. Rachmaninoven Aleko), Las Palmaseko opera denboraldian (R. Straussen Ariadne auf Naxos) Malagako Cervantes Antzokian (Ch. Gounoden Romeo et Juliette eta Fausto eta L. Janaceken Jenufa) Madrideko Teatro Realen (M. de Fallaren La Vida Breve) Lyoneko Auditorioan (M. de Fallaren La Vida Breve), Toulouseko Halle aux Grainsen (M. de Fallaren La Vida Breve) Bartzelonako Palau de la Musican (Opera eta zarzuela gala), Rioja Forum Ausitorioan (Opera eta zarzuela gala) eta Musikvereineko Urrezko Aretoan (Opera eta zarzuela gala). Purcellen Dido eta Eneas opera ere hainbat eszenatokitan abestu du, bai eta Katiuska zarzuela Bilboko Arriaga Antzokian.

Bach, Beethoven, Brahms, Bruckner, Haendel, Haydn, Mendelssohn, Mozart, Prokoviev, Rossini, Verdi etab.-en obra sinfoniko garrantzitsuenak ditu bere errepertorioan. Antzinako musika eta musika barrokoko proiektuetan hartzen du parte bakarlari gonbidatu gisa hainbat talderekin: La Capilla Compostelana, La Capilla Peñaflorida, La Compañía Musical, La Risonanza, Los Músicos de Su Alteza, etab.

Hainbat ganbera musikako emanaldi eskaini ditu piano-jole eta musikari ezberdinekin, errepertorio aleman, ingeles, frantses, espainol eta euskaldun zabala interpretatuz.

Musika garaikidearen arloan, nabarmentzekoa da A. Larrauriren Divergencia Armónica obraren estreinaldi mundiala, Bilboko Elkarte Filarmonikoak bere ehungarren urteurrena ospatzeko enkargatua, Gaugin laukotearekin batera.

Hainbat disko grabatu ditu.