Aintzane Cámara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aintzane Cámara
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Aintzane Cámara Izagirre (Bilbo, 1958 - ) bizkaitar musikaria da.

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean, 1981ean. Musikako goi-mailako ikasketak eginak ditu, Musikologia, Musika Pedagogia eta Solfeoa, Laguntza eta Transposizio espezialitateetan, Donostia eta Bilboko Kontserbatorioetan. Halaber, Piano irakasle titulua lortu zuen Bilbokoan eta musika-irakasle gisa jardun du Lehen eta Bigarren Hezkuntzan. 1994-1995 ikasturteaz geroztik EHUko Irakasle Eskolako irakaslea da. Eusko Ikaskuntzaren Musika Saileko lehendakaria eta Musiker. Cuadernos de Música Eusko Ikaskuntzako Koadernoak bildumako zuzendaria da 1996tik aurrera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]