Edukira joan

Aipu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fiodor Dostoievskiren aipua, jatorrizko hizkuntzan.

Aipamen, aipu edo zitazioa baliabide erretoriko bat da[1]. Diskurtso egileak edo testu egileak beste norbaitek (maiz bigarren egile batek) esandakoa edo idatzitako erabiltzen du beste pertsona horren testu labur edo ahozko adierazpen bat erabiliz. Aipua hitzez hitz egitea izaten da ohikoena, ahalik eta gutxien aldatuz jatorrizko testua. Jatorrizko testua modu librean aipatzen bada, aipua baino perifrasia izaten da.

Literaturan askotan erabili izan dira. Kazetaritzan informazioa ematen duenaren hitzak jasotzen dute, eta oso ohikoak dira idazlan akademikoetan. Horietan, aipuak erabiltzea hainbat funtzio betetzen ditu:

  • Aipuak egiten dituen egileak beste egile batzuk ezagutzen dituela erakusten du, erudizioa erakusten du.
  • Egile ospetsuen aipuak egitea autoritate argumentuaren funtzioa bete dezake.
  • Aipu batek testuinguru zabalago baten erreferentzia ekar dezake.
  • Aipu batek ezagutzea merezi duen beste testu edo egile baten aurkezpena izan daiteke.

Aipuak, hitzez-hitz kopiatu dezake beste norbaitek esandakoa. Horrela izanik, testu barruan erabiltzen denean, ohikoa da komatxo artean (" ") jartzea, edo komatxo frantsesen (« ») artean[2].

« Egiazko misterioa euskararen iraupena da, ez jatorria »

Koldo Mitxelena[3]

« Hemendikan urte batzuetara, danok erdaraz arituko gara euskaraz ari garelakoan. »

Lazkao Txiki.

« Esperantzak bizi gaitu. »

Txillardegi

«
"Izan ala ez izan, hor dago koxka.

Zer da nobleago, sufritu indar gabe
patuaren gezi mingarriak,
edo arazo-itsasora armaturik abiatu,
haren aurka saiatuz".

»

William Shakespeare. Hamlet.


Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «aipamen - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2023-11-17).
  2. «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (kontsulta data: 2023-11-17).
  3. Mitxelena, K., 1988 [1978], "Euskararen bide luze bezain malkarrak" in Lakarra, J.A. (ed.) MEIG, Donostia: Euskal Editoreen Elkartea, Klasikoak 26, 25-45 [= SHLV II, 1011-1023].

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]