Aipu eta erreferentzia bibliografikoak
Aipu eta erreferentzia bibliografikoak testu batean beste dokumentuei buruz egindako aipuak eta horietan oinarrituta egindako baieztapenak adierazteko erabiltzen dira, dokumentuari sinesgarritasun eman, irakurlea aipuak eta erreferentziak adierazten duen iturrietara zuzentzeko nahiz plagioa saihesteko. Adiera hertsian, aipu blibiografikoa testuan bertan egindako erreferentzia-ohar laburra da eta erreferentzia bibliografikoa aipuak adierazten duen liburu edo dokumentuaren deskribapen zehatza da[1][2]. Aipua edo, hizkera arruntean erreferentzia esaten dioguna, ezin da oharrarekin nahastu. Oharrak testuan esaten den zerbait argitzeko edo horren inguruan datu zehatzagoak emateko erabiltzen dira.
Ohikoa izan da erreferentzia bibliografikoak orriaren oinean jartzea, oharrekin batera, baina maketazioa errazteko, gero eta gehiago, liburuaren, kapituluaren edo aldizkariko artikuluaren azken orrietan biltzen dira guztiak. Horrek nekezago egiten du erreferentzien irakurketa. Gerta daiteke ere, aipurik ez sartzea testuan, eta azken orrietan bibliografia osoa jartzea, idazten denaren baieztapen bakoitzaren erreferentzia zehaztu gabe.
Xabier Larrañagaren Deba haraneko Historiaurrea liburuan, aipuak eta erreferentziak aurkituko ditugu[3].
10. orrialdean, aipuak ikus daitezke lehen paragrafoan:
1. Aranzadi eta Bergara Euskal Herriko Historiaurrean lehenetariko urratsak markatu zituen pertsonaia Bergaran jaio zen, 1860-ko urtarrilaren bostean (1). garai hartan Bergarak dudarik gabeko garrantzia bazuen ere ez zen mende bat lehenago izan zena. Real Sociedad de Amigos del País delakoaren sorlekua izan, Erret Seminarioa izatera heldu, non pertsonaia ospetsuak lanean arituko bait dira (2). baina mende bat beranduago....
20. orrian, kapituluaren amaieran, parentesi artean idatzitako 1 eta 2 aipuen informazio zehatza ematen da, lehena ohar bat da eta bigarren erreferentzia bibliografiko bat:
(1) Noiz jaio zenari buruz ikuspegi ezberdinak daude. Telesfororen bataio agirian urtarrilaren 4-ean gauerdiko 12-etan jaio zela dio. Hemendik ikuspuntu ezberdin horiek: batzuk lauean jaio zela eta beste batzuk bostean. Aranzadik berak ere zioen ez zegoela argi hilak 4 ala 5 izan zen bere jaioteguna.
(2) LARREA ALUSTIZA, J.: Vergara. Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalaren argitalpenak, Donostia, 1970, 16 o.
Hainbat metodo daude aipuak eta erreferentziak emateko, hala nola Harvard aipu-sistema eta APA aipu-sistemaren estiloa. Historialarien artean, ohikoa da Chicago aipu-sistema erabiltzea. ISO-690 sistema ere oso zabalduta dago.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (PDF) Aipuak eta erreferentziak egiteko gida. (Noiz kontsultatua: 2019/12/16).
- ↑ Mondragon Unibertsitatea. Biblioteka.. (HTML) Nola idatzi bibliografia eta aipamen bibliografikoak. (Noiz kontsultatua: 2019/12/16).
- ↑ Larrañaga, Xabier. (1991). Deba haraneko historiaurrea. Bergarako Udala ISBN 978-8487524226..
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- APA aipu-sistema
- APA Style 7thedition. Aipuak eta erreferentzia bibliografikoak nola egin. EHU Biblioteka.
- Chicago aipu-estiloa. Chicago-Style Citation Quick Guide.
- Harvard aipu-estiloa. Quick guide to Harvard referencing (Cite Them Right). The Open university.