Edukira joan

Aitor Amezaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aitor Amezaga
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAitor Amezaga Asensio
JaiotzaBilbo1958ko ekainaren 2a (67 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta konpositorea
IMDB: nm0025535 Edit the value on Wikidata

Aitor Amezaga Asensio (Bilbo, Bizkaia, 1958ko ekainaren 2a) musikari eta musikagilea da.

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak Bilboko J.C. de Arriaga Kontserbatorioan hasi zituen, eta Donostiako Kontserbatorioan amaitu zituen. Bartzelonako L'Aula de Música Moderna y Jazz delakoan osatu zuen bere prestakuntza.

1973tik, moldatzaile eta grabazio-musikari gisa aritu da talde ezagunen laurogei disko baino gehiagotan; besteak beste, Eskorbutoren "Los Demenciales Chicos Acelerados" eta "Las Más Macabras de las Vidas".[1]

Telebistarako, irratirako eta hainbat komunikabidetarako musika egiten du. Gaur egun, sormen jarduera pedagogikoarekin banatzen du, Donostiako Musika Eskolan klaseak emanez eta Irungo Kontserbatorioan, Udako Euskal Unibertsitatean eta Euskal Akordeoi Elkartean kolaboratuz. Gainera, hainbat film luzeren soinu-banda sortu du.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oskar Amezagaren anaia da, Lavabos Iturriaga musika taldearen Discos Suicidas diskoetxearen sortzailea.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Coruña, luis P. Ferreiro | A.. (2020-08-16). «La gran estafa de Eskorbuto» La Opinión de A Coruña (kontsulta data: 2025-07-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Oskar Amezaga» Discogs (kontsulta data: 2025-07-03).