Edukira joan

Aizpitarteko leizeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aizpitarteko leize» orritik birbideratua)
Aizpitarte
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaErrenteria
Koordenatuak43°15′54″N 1°53′24″W
Ezaugarriak
BisitagarriaBai (zati bat bakarrik)
MargoakBai
AztarnakBai

Aizpitarte, Aitzbitarte edo Landarbasoko leizeak Errenteriako udalerrian dauden leizeak dira (Gipuzkoa). Landarbaso errekastoaren eskuinaldean daude, Aiako Harriko parkearen ertzean. Bertan topatutako aztarnak Paleolito Ertainekoak dira, 25.000 urtetik gorakoak.

Leizerik ezagunena Aitzbitarte IV da, 1960ko hamarkadan jada aita Barandiaranek induskatua. Ekialdeko Gipuzkoako solutrear aldiko gune nagusia da. Behean duen Aitzbitarte IIIan duela gutxi hasi dira lanean.[1]

Paleolitikoko aztarnategi handi baten lehen aur­kikun­tza izan zen. Zenbait mailatan sail­katurik, historiaurreko gizakiaren arrastoak aur­kitu dira denbora luzez bizi izandakoak eta langin­tza ugarirenak: orriak, har­txabalak, zenbait eratako karrakagailuak, pun­tzoiak eta abar; gu­txienez, Aurignaciar garaitik hasi eta Mesolitikora artekoak. Besteak beste, animalia-irudiz dekoraturiko hezur ba­tzuen aur­kikun­tza harrigarriak azaldu diren, bertan diren bostetatik, III. hai­tzuloa arakatuz hasi badira ere; IV. hai­tzuloko aztarnategia izan da ondoen ikertu dena. Han aur­kituak dira orein-burua grabaturiko plaketaren bat, makila zulodunen bat, haga­txo dekoratuak eta ebakiduraz eginiko animalia-irudiak dituzten zenbait hezur.[2]

2015ean duela 20.000-28.000 urte (Gravettiar arokoak) eginiko hainbat grabatu aurkitu zituzten. Grabatuek hainbat animalia irudikatzen dituzte, besteak beste, zaldiak eta bisonteak.[3]

2017ko uztailaren 10ean Felix Ugarte Elkarteko espeleologoek buztinez egindako hainbat erliebe aurkitu zituzten Aizpitarte IV leizean, orain arte ikertu gabeko bide batean. Guztira 15 irudi aurkitu dira, tartean bi bisonte, zaldiak eta bi bulba. Madelein Erdiko irudiak dira, Kantauri isurialdean inoiz ikusi gabeko teknika bat erabiliz, Frantziako Ariègen erabilitakoa bezala. Silexa erabiltzen zuten animaliaren forma egiteko eta eskuak bolumena emateko[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Straus, Lawrence Guy. Human occupation of Euskalerria during the Last Glacial Maximum: the Basque Solutrean. Aranzadi Zientzia Elkartea, 37 or..
  2. Kobazulo honetan eginiko hainbat indusketa kanpaina 1961ean Munibe aldizkariari eginiko zenbait emanalditan deskribatuak izan dira, 3-4 znb. 1961an, 1-2 znb. 1963an, eta 1965ean, marrazki ugariz apainduak.
  3. Iraola, Arantxa. (2015-11-20). «20.000 urtetik gora dituzten grabatuak aurkitu dituzte Errenterian» Berria.
  4. Errenteriako Aitzbitarte IV kobazuloan aurkitu diren Arte Parietal Paleolitikoko aurkikuntzek berebiziko garrantzia dute beren ezohikotasunagatik - Artikulua - ORAIN Gipuzkoa. (Noiz kontsultatua: 2017-07-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]