8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Aranzadi Zientzia Elkartea

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aranzadi Zientzia Elkartea
Fachada Sociedad de Ciencias Aranzadi - Zorroaga.JPG

Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzaren aurrealdea, Donostiako Zorroagagainako 11. zenbakian.
Kokalekua
Aranzadi Zientzia Elkartea hemen kokatua: Donostia erdigunea
Aranzadi Zientzia Elkartea
Aranzadi Zientzia Elkartea
Aranzadi Zientzia Elkartea (Donostia erdigunea)

Koordenatuak: 43° 18′ 08.73″ N, 1° 58′ 2.98″ W / 43.3024250°N,1.9674944°W / 43.3024250; -1.9674944
Sorrera 1947
Egoitza nagusia Zorroagagaina, 11
Zorroaga
Herria  Donostia (Gipuzkoa)
Herrialdea  Euskal Herria
Lehendakaria Paco Etxeberria
www.aranzadi.eus

Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi-asmorik gabeko zientzia elkarte bat da, eta helburutzat du kultura- nahiz natura-ondarea ikertzea, ezagutzera ematea eta babestea. Jesus Elosegi ikerlari eta arkeologoak sortu zuen, XX. mendearen erdialdean, azterketa eta ikerketarako gunetzat. Geroztik, Aranzadik garrantzi handia hartu du komunitate zientifikoan, eta 2001. urtean herri-onurako erakunde izendatu zuten.

Gaur egun Aranzadi Zientzia Elkarteak 1.700 kide inguru ditu. Horietako 150 dira erakundearen ikerketa-eremuaren barruan lanean aritzen diren ikertzaileak, hainbat zientzia alorretakoak. Natura eta giza zientzien alorreko ikerlariak dira ia guztiak, eta gehienbat nabarmentzen diren zientzia alorrak hauek dira: Biologia, Historia, Arkeologia, Antropologia, Etnografia, Geografia eta Geologia.

Historia[Editatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartea 1947an sortu eta erregistratu zen eta Euskal Herrian zientzien ikerketa, aplikazioa eta zabalkundea bultzatzea du helburu nagusitzat.

Izena Telesforo Aranzadi (1860-1945) gipuzkoar antropologo ospetsuarengandik hartu du, Antropologian, Etnologian, Historiaurrean eta adar bereko zientzietan ikerlari aski ezaguna.

Elkarteak Euskal Herrian zehar banatuta dauden egoitzak ditu:

  • Zorroaga gaina (Donostia, Gipuzkoa): 1996az geroztik, Donostian dagoen egoitza nagusia. Iraganean Arbide Dorreetan eta San Telmo Museoan kokatzen zen.
  • Gongorako Zarra jauregia (Aranguren, Nafarroa): Aranguren bailaran dagoen egoitza, Nafarroako Lanbide Zerbitzuarekin elkarlanean Lantegi Eskolak bultzatzeko erabiltzen dena.
  • Urdaibai Bird Center (Gautegiz-Arteaga, Bizkaia).
  • Kortasenabarri baserria (Leioa, Bizkaia).

Etorkizunean Intxaurrondo auzoan egongo den egoitza berrira lekualdatzea aurreikusten da.

Helburuak[Editatu | aldatu iturburu kodea]

Telesforo Aranzadi (1860-1945).

Elkarteak ekintza eta jarduera ugari egin ditu sorreratik, honela natura eta antropologia zientzietan Euskal Herriko erakunde garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da.

Gaur egun plan eta proiektu zehatzen inguruan aritzen diren adituak biltzen duen azterlan eta Ikerketa zentroa da.

Azterketa orokorrak eta baita ere ikerketa burutzen ditu hainbat lan arlotan; era berean zabalkunde lan handia egiten du zientzi horien ezagutza hedatzeko. Erakunde publikoekin batera, informazio ekintzak egiten ditu ere natura eta ondare arkeologikoa eta etnografikoa hobeto zaintzeko eginahalean.

Jarduerak[Editatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaritza Batzarra[Editatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehendakaria: Paco Etxeberria
  • Lehendakariordea: Jokin Otamendi
  • Diruzaina: Rafael Zubiria
  • Idazkaria: Javier Cantera
  • Batzordekideak: Juan Arizaga, Virginia García, María José Iriarte, José Ángel Irigarai, Paul Mínguez-Olaondo, Javier Puldain.

Sailak[Editatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[Editatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aranzadi Zientzia Elkartea Aldatu lotura Wikidatan