Edukira joan

Ajos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sampo izotz-hauslea.

Ajos, Kemi udalerri finlandiarrean dagoen auzo bat da; zehazki, udalerritik hurbil dagoen uharte handi bat. Bertan, Kemiko portua dago, herrialde osoko nagusietako bat, eta hiria itsasozko garraioaren bidez batzen duena Helsinki hiriburua eta Oulu bezalako hiriekin [1].

Portua, uhartearen hego-mendebaldean dago; uhartean bizi den 400 bat kideko biztanleria aldiz, Veitsiluoto uhartearen alboan bizi da, ipar-ekialdean hain zuzen, portutik ahalik eta urrunen.

Sampo ontzi izotz-hauslea da uhartearen erakargarrietako bat. Hogeita hamar urte zerbitzuan egon ondoren, udalak, ibilaldi izoztuak egiteko moldatu zuen eta 90ko hamarkadatik aurrera biztanle guztien zerbitzura egon da Bothniako Golkoko urak zeharkatuz; gaur egun, lau orduko bidaiak antolatzen dira urtarriletik apirilera, non abenduaren 31n gaueko txangoak antolatzen diren, urte zahar gaua, itsasoaren erdi-erdian eta Aurora Borealaren azpian igarotzeko.

Kemiko portua.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]