Aurora polar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aurora austral Nueva Zelanda.
Aurora borealaAlaska.
Magnetosfera.

Aurora polarra (boreala edota australa izan liteke) gauez zeruan agertzen den distira edo lumineszentzia itxurako fenomeno bat da, ohikoena eremu polarretan agertzen da, halere denbora laburrez munduko beste eremu batzuetan ere ager liteke. Arrazoi horregatik "aurora polarra" (edo "aurora polaris") deitu ohi zaio. Ipar hemisferioan "aurora boreala" bezala ezagutzen da, aldiz hego hemisferioan "aurora australa" bezala. Izendapena Aurora izeneko egunsentiaren erromatar jainkosatik dator, eta "boreal" izena grezierazko "Boreas" hitzetik, honen esanahia "Iparraldea" delarik. Europan zerumugan kolore gorrixkaz ikusi ohi da, eguzkia ezohikoa den norabide batetik agertuko balitz bezala.

Aurora boreala urritik martxora ikus liteke, nahiz eta batzuetan beste hilabeteetan zehar ere agertu izan den, betiere eguratsaren tenperatura behar den adina hotz edo baxua dagoenean. Ikusteko hilabete egokienak urtarrila eta otsaila dira, hauetan tenperaturak baxuenak baitira. Hegoaldeko hemisferioan bere parekidea aurora australa da eta ezaugarri berdintsuak ditu.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amundsen-Scott marsstation ray h edit2.jpg

Aurora polar bat, eguzki masa batek lur magnetosferaren hego edo ipar poloekin kontaktuan sartzen denean sortzen da argi difusa baina nagusi bat sortzen. Kargatutako partikulak (protoiak eta elektroiak), Lurraren eremu magnetikoak gidaturik poloetara hurbiltzen da. Partikula horiek oxigeno eta nitrogeno atomo eta molekulekin talka egiten dute, atomo horiek guztiz exzitatu arte. Atomo horiek hainbeste exzitatzen dira geroago erlaxatzen direnean energia kolore forman itzultzen dutela

Auroren koloreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurorek ez dituzte kolore, forma edo estruktura finkorik eta gainera denborarekin oso azkar aldatzen dira. Gau baten hasieran aurora arku apartau eta txiki bat bezala hasi ahal da, bukaeran zeru osoa hartzeko. Alba hasten denean dena berriz desegiten hasten da eta ordurako zeruan puntu brillante gutxi batzuk geratzen dira Auroren koloreak beraien espezie molekular edota atomikoarekin zerikusia dute. Baldin eta partikula horiek nola eszitazen diren eguzki haizearekin edota zenbateko energia kopurua duten partikula horiek.

Beste planetetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fenomeno hau ez da bakarrik Lurra planetan gertatzen, baizik eta Urano, Jupiter, Saturno eta beste hainbat planetetan gertatzen da. Hau gertatzen da planeta horiek guztiak polo magnetikoak eta zinturoi erradioaktibo izugarriak dituzte. Aurora polar horiek Hubble teleskopioari eske ikus ditzakegu

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aurora polar Aldatu lotura Wikidatan