Kemiko portua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kemiko portua
 
Itsasontzia Kemiko portuan sartzen
Informazio orokorra
Sortze data
Koordinatuak
 - Latitudea
 - Longitudea

65° 39' 51.18" N
24° 31' 28.47" E
Webgune ofiziala

Kemiko portua, Finlandiako Kemi hirian dagoen portua da. Herrialde osoko portu garrantzitsuenetarikoa da Oulu eta Helsinki hiriburuko portuekin batera. Kemi udalerrian, Ajos izeneko uharte batean kokatua dago, hirigunetik pare bat kilometrotara, eta honen inguruan, papergintza eta basogintza bezalako industria garatu dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suediako Erresumaren menpe egondako urteetan, udalerria, hiri eta portu garrantzitsu bezala kokatu zen herrialdean, eta Bothniako Golkoko merkataritzaren erdigune izatera heldu zen. Hala ere, ekonomikoki urre-aro garrantzitsuena, Errusia inperialaren menpe zegoenean lortu zuen; izan ere, inperio oso honetako mendebaldeen zegoen portua bilakatu zen Kemikoa, beraz, sartaldeko herrialdetako merkataritzaren abiapuntua bihurtu zen. Honela, hiriaren hazkundearekin batera eta Lappi lurraldeko baso zabalak eskaintzen zuten zura aprobetxatuz, basogintza bezalako industriak antolatu ziren portuaren inguruan eta hauek, Europa kontinente osoan zehar zabaltzea lortu zuten. Trenbide bidezko garraioa ez zen asko luzatu ere eta 1903. urtean, hiria, Finlandiako hiriburu eta beste hirigune garrantzitsuenekin lotua izan zen, industriaren garapen handiagoa lortuz.

Finlandiak independentzia lortu eta Laponiako Gerraren ostean, desoreka iritsi zen herrialdera, eta honek, udalerriko ekonomiaren gainbehera eragin zuen. Hala ere, II. Mundu Gerran, herrialdea, soberano mantendu zenez, gerrak eragindako suntsiketak konpontzeari ekin zioten segituan, eta ekonomia bizkor suspertzea lortu zen.

Kemiko industrigunea Karihaara auzotik hurbil.

Udalerriak, 60ko hamarkadan, bigarren urre-aroa jasan zuen ekonomian; izan ere, Errusiar garaian izandako garrantzia-maila berdindu edo gainditu zuen portuak. Keminmaa udalerriko meatzeetako kromo lehengaien esportazioaren ondorioz, Finlandiako portu garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen eta diru-sarrera horien inguruan basogintza eta papergintza industriak antolatzen hasi ziren, Keminmaakoak, Europa osoko kromo-meatze bakarrak baitira [1].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]