Ajysyt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ajysyt
Ezaugarriak
Sexua emakumezkoa

Ajysyt (Aysyt, Ajsyt, Aysyt edo Ajyhyt; Sakheraz: Айыыһыт Ayııhıt) Jakut turkiarren, Lena ibaiaren Siberiako eskualdeko etniaren, ugalkortasunaren jainkosa da. Izenak "jaiotza emailea" esan nahi du eta "Sehasketako Ama" ere deitzen zaio[1]. Bere izen osoa Ajysyt-ijaksit-khotan da, "Jaiotza eman eta elikatzen duen ama" esan nahi duena. Ajysytek arima zerutik ekartzen du haurraren jaiotzean eta jaiotza bakoitza Patuaren Urrezko Liburuan grabatzen du. Judy Chicagoren The Dinner Party instalazioan agertzen da.[2]

Zeregina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ajysyt jaioberri baten arima gidatzearen arduraduna zen eta jaiotza guztietan parte hartzen zuen. Emakumeek Ajysyten laguntza eskatzen zuten, hau eginez erditzean mina arinduko zitzaiela uste zuten[1]. Urrezko liburu bat mantentzen zuen, non jaiotza bakoitza idazten zuen. Mendi tontor batean zegoen zazpi pisutako etxe batean bizi zela esaten zen, eta bertatik munduko patua gidatzen zuela.[1]

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakutek hainbat ajy mota gurtzen zituzten. Nagusia, Nelbey Ajyhyt, seme-alaben jaiotzaren erantzulea da; Dzhyësyëgyëy Toyon eta Kieng Kieli-Baly Toyonek zaldien erreprodukzioaren erantzuleak dira; Isegey Ajyhytek idien ardura du; eta Noruluya jainkosak txakurrak eta azeriak kudeatzen ditu.[3]

Animalien arren jaiotzen ugalkortasunaren jainkoari buruz hitz egiterakoan, zezenak edo zaldiak esaterako, ajysyt hitza gizonezkoa dela ulertzen da. Hala ere, behor edo behi baten jaiotzari buruz hitz egiterakoan, hitza femeninoa da.[4]

Legendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairen baten arabera, zuhaitz kosmikoaren sustraietatik agertu zen gazte zurbila baten aurrean; zuhaitza esne laku baten ondoan zegoen. Gazteari bularra eman ostean, honen indarra ehun aldiz areagotzea eragin zuen.

Aisyt Gok-Tengri (Zeruaren jainkoa) eta Toprak Ana (Ama Lurra) jainkoen alaba zen eta beldurrez eta maitasunez miresten zuten. Gaua irudikatzen zuen eta emakume noble gisa irudikatzen zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c   1946-, Loar, Julie, (2011) Goddesses for every day : exploring the wisdom & power of the divine feminine around the world (1st New World Library ed. argitaraldia) New World Library ISBN 9781577319504 PMC 617591920 . Noiz kontsultatua: 2019-03-15 .
  2.   «Brooklyn Museum: Ajysyt» www.brooklynmuseum.org . Noiz kontsultatua: 2019-03-15 .
  3.   Mifologicheskiĭ slovarʹ Sovetskai︠a︡ ėnt︠s︡iklopedii︠a︡ 1990 ISBN 5852700320 PMC 22244926 . Noiz kontsultatua: 2019-03-15 .
  4.   1941-, Jordan, Michael, (2004) Dictionary of gods and goddesses (2nd ed. argitaraldia) Facts on File ISBN 0816059233 PMC 55600650 . Noiz kontsultatua: 2019-03-15 .