The Dinner Party

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Dinner Party
Egilea Judy Chicago
Sorrera 1979 (1979)
Kokalekua Brooklyn Museum, Brooklyn, New York
Materiala Nahasia
Neurriak × cm cm

The Dinner Party  arte instalazio bat da, Judy Chicago artista feministak egina. Triangelu formako mahai baten inguruan, 39 toki daude, bakoitza historikoki garrantzitsua izan den emakume mitiko batentzat.

Mahaiaren inguruko toki bakoitzak, eskuz margotutako portzelanazko plater bat, zeramikazko objetuak eta brodatutako mahai zapi bat ditu. Plater guztiak dute alu forma dute.  999 emakumeren izenak daude idatzita urre koloreko letretan, baldosa batzuetan.

1974-1979 bitartean ekoiztu zen eta 1979an erakutsi zen lehen aldiz. 6 herrialdeetako 16 museo edo galeritan egon da eta 15milioi pertsonak bisitatu dutela estimatzen da. 2007. urtetik, Arte Feministaren Elizabeth A. Sackler Zentruan (Brooklyn Museum-en, New Yorken) dago.


Lanari buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Dinner Party Judy Chicagok sortu zuen, hainbat boluntarioren laguntzarekin.


Mahaia triangelu formakoa da eta 14,63m neurtzen ditu alde bakoitzak. 13 toki daude alde banatan, 39 guztira. Alde bat historiaurretik Erromatar Inperiora arteko emkumeentzat, beste alde bat Kristautasunen hasieratik Erreformara arte eta beste aldea Amerikako Iraultzatik feminismora arte.

Leku bakoitzean emakumearen izena, argazki edo simbolorenbat dago, mahai zapi, edalontzi eta mahai tresnez gain.


Lurra portzelanazko losa zuri-beltzez egina dago eta 999 emakumeren izenak irakurri daitezke bertan. 


39 emakumeak hauek dira:

I Aldea: historiaurretik Erromatar Inperiora
1. Primordial Goddess
2. Ugalketaren jainkosa
3. Ishtar
4. Kali
5. Sugeen jainkosa
6. Sophia
7. Amazon
8. Hatshepsut
9. Judith
10. Sappho
11. Aspasia
12. Boadicea
13. Hipatia

II Aldea: Kristautasunaren hasieratik Erreformara
14. Martzela
15. Saint Bridget
16. Teodora
17. Hrosvitha
18. Trotula
19. Leonor Akitaniakoa
20. Hildegard von Bingen
21. Petronilla de Meath
22. Christine de Pisan
23. Isabella d'Este
24. Elisabet I.a Ingalaterrakoa
25. Artemisia Gentileschi
26. Anna van Schurman

III Aldea: Amerikako Iraultzatik Emakumearen Iraultzara
27. Anne Hutchinson
28. Sacajawea
29. Caroline Herschel
30. Mary Wollstonecraft
31. Sojourner Truth
32. Susan B. Anthony
33. Elizabeth Blackwell
34. Emily Dickinson
35. Ethel Smyth
36. Margaret Sanger
37. Natalie Barney
38. Virginia Woolf
39. Georgia O'Keeffe

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]