Akama santutegia
Akama santutegia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Yamaguchi prefektura |
Core city of Japan | Shimonoseki |
Chōchō | Amidaijichō |
Ur-masa | Dan-no-ura (en) |
Koordenatuak | 33°57′35″N 130°56′54″E / 33.95972°N 130.94847°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 859 |
Izena | Antoku Enperadorea |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | 山口県下関市阿弥陀寺町4-1 |
Webgune ofiziala | |
Akama santutegia (japonieraz: 赤間神宮 Akama Jingū ) Shimonosekin dagoen santutegi xintoista da. Kanmon itsasartearen ertzean dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tenplua 1191 urtean altxatu zen Antoku enperadorearen omenez. Enperadorean 1185ean hil zen Dan-no-Ura borrokan. Borroka hau garrantzitsua izan zen, Minamoto leinuak Taira leinua garaitu eta Gempei Gerrari amaiera eman baitzion.
1871 urtean Kanpei-sha (官幣社) maila eman zioten, familia inperialaren menpeko santutegien multzoan sartu zen beraz. 1940an Kanpei-taisha (官幣大社) mailarik altuena lortu zuen.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atearen estiloa eta tenploaren kolorea itsasazpiko Ryūgū-jō tenplu mitologikoan inspiratuak daude, Antokuren ama zen Nii-no-Amak biak itsasazpiko dragoiaren jauregira zihoazela amets egin baitzuen.
Barnean Hoichi aretoan Hoichi belarrigabearen irudia dago, izaki mitologiko japoniarra. Oinarrian Nanamori-zuka hilobia dago bertan Dan-no-Ura borrokan hildako Heike gerlariak daude errepresentatuta.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Torii-a.
-
Haiden eraikina.
-
Dairen eraikina.
-
Hoichiren aldarea.
-
Lehoi zaindaria.
-
Nanamori-zuka.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Webgune ofiziala