Shimonoseki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Shimonoseki
 Japonia
Central Shimonoseki and Kanmon Strait.JPG
Shimonoseki bandera

Shimonoseki armarria

Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūgoku
Yamaguchi
Ofiziala 下関市 (Shimonoseki-shi)
Geografia
Koordenatuak 33° 57′ 00″ N, 130° 56′ 00″ E / 33.95°N,130.93333333333°E / 33.95; 130.93333333333Koordenatuak: 33° 57′ 00″ N, 130° 56′ 00″ E / 33.95°N,130.93333333333°E / 33.95; 130.93333333333
Shimonoseki hemen kokatua: Japonia
Shimonoseki
Shimonoseki
Shimonoseki (Japonia)
Azalera 716,14 km²
Demografia
Biztanleria 272.668 biztanle (2014)
Dentsitatea 380,75 bizt/km²
Informazio gehigarria
Webgunea www.city.shimonoseki.yamaguchi.jp http://www.city.shimonoseki.yamaguchi.jp/ www.city.shimonoseki.yamaguchi.jp

Shimonoseki (下関市 Shimonoseki-shi?) Japoniako hegoaldeko hiria eta portua da. Yamaguchi prefekturako hiri handiena den arren Yamaguchi da hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 272.668 biztanle ditu. Honshu uhartean egon arren ia 6 milioi biztanle dituen Fukuoka–Kitakyushu metropoli eremuan sartzen da.

Japoniako globo arrain ekoizle nagusia da, bertan fugu (河豚) izena ematen zaio.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honshu uhartearen hego-mendebaleko muturrean dago, Yamaguchi prefekturan, Kanmon itsasartearen ertzean, Tsushima itsasartearen eta Setoko Barne Itsasoaren artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII mendeko Genpei Gerran Dan-no-ura borroka bertan izan zen. 1185eko martxoaren 24an Genjiren flotak (Minamoto leinua) Heikerena (Taira) garaitu zuen. Gerra honi esker Tairatarrek Japoniaren kontrola galdu eta Minamoto Yoshitsune shogun bihurtu zen Kamakuran bere egoitza ezarriz.

1863. urtean Komei enperadoreak atzerritar guztiak bota zituen hiritik, eta europarrek hiria bonbardatu zuten. Txinaren eta Japoniaren arteko gerra amaitu zenean, 1895ean, han negoziatu zuten bakea, eta Txinak, Korearen independentzia onartzeaz gainera, Japoniaren menpe utzi zituen Lao-Tongeko penintsula, Taiwan eta Pesng-hu uhartea.

1899ko dekretu batek Shimonoseki nazioarteko itsas-portu izendtu zuen eta Erresuma Batuarekin eta Estatu Batuekin merkatal harremanak izateko ireki zen.

1902 arte Bakan (馬関) izenaz ezagutu izan zen Shimonoseki.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Shimonoseki)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.5 9.0 12.3 17.4 21.5 24.7 28.8 30.3 26.8 21.8 16.6 11.4 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.8 6.0 8.9 13.7 17.8 21.3 25.6 27.0 23.5 18.3 13.3 8.5 15.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.4 3.5 5.9 10.6 14.8 18.7 23.3 24.6 20.8 15.4 10.5 5.9 13.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 73.5 76.8 108.5 158.4 161.3 278.5 264.2 126.8 179.7 95.1 78.7 58.2 1659.7
Eguzki orduak 89.7 106.1 165.9 176.0 200.7 159.0 183.0 213.2 164.4 177.6 132.2 100.0 1867.8
Hezetasuna (%) 65 66 68 73 75 80 82 78 76 70 69 66 72.3
Iturria: NOAA (1961-1990) [1]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hango portutik merkataritza-harreman estuak bideratzen dira Errusia, Korea eta Txinarekin. Ikatza, ehunak, kontserbak eta tresneria mekanikoa esportatzen ditu. Japoniako mendebaleko lehen arrantza-portua da, eta garrantzi handikoa da, halaber, hiriko industria (ontziolak, eraikuntzarako gaiak, kimika-industria). 1942. urtean zabaldutako tunelak hiria eta Kyushu uhartea lotzen ditu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shimonoseki Aldatu lotura Wikidatan