Aketegi
| Aketegi | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 1.551 m |
| Prominentzia | 943 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°57′32″N 2°19′48″W / 42.9587785°N 2.3299654°W |
| Mendikatea | Aizkorriko mendilerroa |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Eskualdea | Goierri |
| Udalerria | Zegama |
Aketegi[1] (1.551 m) Aizkorriko mendilerroan dagoen tontor bat da, Gipuzkoan. Maiz nahasten da gertu dauden Aitxurirekin eta Aketegi erpinarekin.
Denbora luzez Aketegi erpina mendilerroko punturik altuena zela uste izan zen. Hala ere, 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean eginiko neurketa zehatzek demostratu zuten Aketegi altuagoa dela, 1.551 metrorekin. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko punturik altuena da. Nahiz eta beste mendi batzuk bezain ezaguna izan ez, 943 metroko goragunea du, Euskal Herria osoan errekorra izanik.
Azken hamarkadetan mendi hau Aitxuri bezala izan da ezaguna. 2016an Lenbur Fundazioa eta Zegamako udalak bultzatutako ikerketa baten ondoren ikusi da Aketegi dela tontor honi dagokion tradiziozko izena [2] eta Aitxuri dela gertu dagoen beste tontor bat.
Toponimia mitologikoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan bi leizezulo daude eta horietako bat, kondairen arabera, Damiaren koba da, hau da, "Aketegiko Damaren" , "Aketegiko Sorgiñeren" egoitza da.[3]
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aketegiko haitzuloetako batek Paleolitoko aztarnategi paleontologikoa da eta horrela du izendatua Eusko Jaurlaritzak. Dena den, bi haitzulo daude Aketegin, eta Aloña Mendi Espeleologia Taldearen esanetan, ez da zihurra bietariko zeinetan aurkitu eta atera zituen hartz hezurrak Reyes Corcosteguik 1943. urtean.[4][3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Aketegi (1551 m)» www.mendikat.net (kontsulta data: 2022-12-15).
- ↑ Zegamako mapa. Zegamako udala.
- 1 2 «AKETEGIKO DAMIAREN KOBA» AKETEGIKO DAMIAREN KOBA (kontsulta data: 2025-11-12).
- ↑ «Aketegiko haitzulo» Ondarea. Kultura Ondarea. (Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila).
