Aksaita
Itxura
Aksaita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | izaki > objektu > objektu material > physical substance (en) > materia > solido > mineral > borate class of minerals (en) > nesoborate mineral subclass (en) |
Formula | MgB₆O₇(OH)₆·2H₂O |
Nickel-Strunz sailkapena | 6.FA.05 |
Sistema kristalino | Kristal-sistema ortorronbiko |
Eponimoa | Aksai valley (en) |
Aurkikuntza-lekua | Chelkar salt dome (en) |
Identifikazioa | |
Marra | zuria |
Aksaita (Mg[B6O7(OH)6]·2H2O) boratoen taldeko mineral bat da. Bere izena Kazakhstaneko Aksai bailaratik hartzen du. Kristal-sistema ortorronbikoan kristaltzen du. Bere kristalak luzeak dira [001] planoan eta lauak {100}, {010}, {021} planoetan. Batzuetan {001} norabidean 1,5 zentimetroko kristalak osatzen dira. Bere prismetako aurpegiak estriatuak dira, eta [100]]ri paraleloak. Mohs eskalan 2,5eko gogortasuna du.
Gatz depositoekin lotuta agertzen da, kieserit, anhidrita, preobrazhenskita, borazita, ginorita, halurgita, estrontzioborita, metaborita eta halitarekin batera. Hala ee Aksaiko haramenko Txelkar gatz domoan baino ez da aurkitu.