Al Araba Company

Wikipedia, Entziklopedia askea
Al Araba Company
Datuak
Historia
Sorrera1980

Al Araba Company (arabieraz, العربة) (Al Araba taldea ere deitzen zaio) ibilgailuen fabrikazio eta muntaketa enpresa arabiarra da, 1980an sortua eta jatorriz kontratazio orokorrean, automobilen pertsonalizazioan eta ibilgailuen salerosketan espezializatua. Mota guztietako autoetan lan egiten dute, hala nola ibilgaiku blindatuetan, pertsonalizatutako autoetan, ezinduentzako autoetan, auto elektrikoetan, autobusetan eta karabanetan.

2003an Saudi Arabian egindako lehen autoa kaleratu zuten: "Al Araba 1" eta autoen fabrikatzaile bihurtu ziren.

Al Araba 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Al Araba 1 (arabieraz العربة) konpainia honek eta DC Design ibilgailu aldatu eta pertsonalizatuen bazkide indiar artean sortutako luxuzko autoa da. Proiektua 2003an amaitu zen eta Genevako Automobil-erakusketan erakutsi zuten. E. Fouzi Ayoub Sabrik [1] eta Dilip Chhabriak [2] eraiki zuten, Mitsubishi Lancer-en oinarritu zuten proiektua. Urtean 12 bakarrik ekoizten ziren bere arrarotasun faktorea mantentzeko, eta prezioa 270.000 dolarrekoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Motor Show Joint-Venture partner of Dilip Chhabria is Al-Araba, personalised by Engineer Fouzy Ayoub Sabri
  2. dancewithshadows.com - Dilip Chhabria

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]