Al Unser
Al Unser | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Albuquerque, 1939ko maiatzaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Chama, 2021eko abenduaren 9a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Sunset Memorial Park (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Albuquerque High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | automobil-pilotua |
Jasotako sariak | |
Al Unser —jaiotzako izen-deiturez Alfred Unser— (Albuquerque, Mexiko Berria, Ameriketako Estatu Batuak, 1939ko maiatzaren 29a - Chama, Mexiko Berria, 2021eko abenduaren 9a) auto-pilotua izan zen. Indianapolisko 500 milietan egindako balentriengatik da ezaguna. Aita, osabak, anaiak eta semeak ere automobilismoko pilotuak izan ditu.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1957an egin zuen debuta, eta 1965ean parte hartu zuen lehen aldiz Indianapolisko lasterketan; bederatzigarren bukatu zuen. 1970ean, INDY formulako hamar lasterketa irabazi zituen, Indianapoliskoa barne. 1971n, berriro irabazi zuen Indianapoliskoa. Hurrengo urteetan, pilotu onenen artean egon zen, baina ez zuen garaipen handirik lortu 1978 arte: Poconoko eta Ontarioko lasterketez gainera, Indianapoliskoa irabazi zuen hirugarren aldiz. 1985ean, Champiosnship Auto Racing Teams (CART, Estatu Batuetako taldekako auto-lehiaketa) irabazi zuen, eta 1987an, Indianapoliskoa laugarrenez. 1992an, hirugarren gelditu zen: bere seme Al Unser gazteak irabazi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al Unser |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.