Edukira joan

Alaba Belasko jauregia

Koordenatuak: 42°51′05″N 2°40′25″W / 42.85146°N 2.67359°W / 42.85146; -2.67359
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alaba Belasko jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°51′05″N 2°40′25″W / 42.85146°N 2.67359°W / 42.85146; -2.67359
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Ondarea
EJren ondarea40

Alaba Belasko jauregia, Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen jauregi bat da

Gasteizko Alde Zaharraren iparraldean dago, Zapatari kaleko 111. zenbakian, Aldabe Kultur zentroaren alboan. Gasteizko Santa Maria katedraletik eta Portaletik hurbil.

XVII. mendearen amaieraldera Frantzisko Karlos Alabak eraiki zuen, eta luzaroan haren oinordekoak ziren belaskotarren jabetzakoa izan zen. 2009an 2 urtez salgai egon ondoren, eraikinean ostalaritza egoitza bat ipintzeko erosi zuten[1].

Oinplano laukizuzena du, hiru solairuko garaiera eta lau uretako hegaldun teilatua. Harlanduz eta adreiluz egina dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]