Albert Boadella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Albert Boadella
(Albert Boadella)-PremiosHO2019 (48925654126) (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaBartzelona1943ko uztailaren 30a (78 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, idazlea, aktorea eta film-zuzendaria
Jasotako sariak
Genero artistikoadramaturgia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaHiritarrak - Hiritargoaren Alderdia

IMDB: nm1209316 Twitter: BoadellaAlbert Edit the value on Wikidata

Albert Boadella i Oncins (Bartzelona, 1943ko uztailaren 10a) kataluniar aktore, antzerkigile eta zuzendari bat da. 1961ean sortu zenetik Els Joglars antzerki konpainiako kide da, eta 2012 arte baita haren zuzendaria ere. Espainiar nazionalismoaren aldeko eta kataluniar independentismoaren aurkako joera garbia du.

1980ko hamarkadan "Pujolismoaren" satirak ziren Operació Ubú (1981) eta Ubú President antzezlanak burutu zituen, baina Kataluniako Generalitatearen diru-laguntzak jasotzetik uztearekin bat espainiar nazionalismoarekin lerrokatu eta kataluniar nazionalismoaren aurkako iritziak sistematikoki ematen hasi zen. 2010eko hamarkadan kataluniar independentismoaren aurka eta espainiar unionismoaren alde argi eta garbi azaldu zen, Manifiesto por la lengua común gaztelaniaren aldeko espainiar plataforma nazionalistan ere parte hartu zuen eta Hiritarrak - Hiritargoaren Alderdiaren kide da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albert Boadella Aldatu lotura Wikidatan