Alcañizko Lonja
Alcañizko Lonja | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Teruelgo probintzia |
Comarca of Aragon | Bajo Aragon |
Aragoiko udalerria | Alcañiz |
Koordenatuak | 41°03′02″N 0°07′57″W / 41.0506°N 0.1325°W |
Arkitektura | |
Estiloa | gotiko berantiarra |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000928 |
Alcañizko Lonja XV. mendeko Aragoiko gotiko berantiarreko eraikina da. Alcañiz herrian dagoen lonja edo merkataritza-etxe tradizionala da,Teruelgo probintzian, Aragoiko Erresumak izan zituen lonja ikusgarrietan bat, alderatu daitekeelarik Zaragozakoarekin. Udaletxearen ondoan dago (berau Pizkundeko eraikina) monumentu multzo bat osatzen du herriaren erdigune historikoan, Santa Maria kolegiataren ondoan.
21. mendean udalaren bulego administratiboetarako erabiltzen da eraikina.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lonja XV. mendekoa da, eta behe solairu bat du, arku zorrotzeko hiru arku handiz irekia, arkubarnearen barruko aldean arkutxo txikiagoz apainduak. Alde hau gurutze-gangaz estalita dago. Goiko solairua XVI. mendean gehitu zen, ondoan udaletxea eraiki zenean. Aragoiko galeria tradizionalen gisara dago egina, zutabedun erdi-puntuko arku zabalekin. Azkenik, XVIII. mendeko luneto eta okuluak dituen hegal oso irtena du erremate gisa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko Wikipediako «Lonja de Alcañiz» artikulutik itzuli da; zehazki, 2023-11-19ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.