Edukira joan

Zaragozako Lonja

Koordenatuak: 41°39′21″N 0°52′36″W / 41.65589°N 0.87664°W / 41.65589; -0.87664
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaragozako Lonja
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia
UdalerriaZaragoza
Koordenatuak41°39′21″N 0°52′36″W / 41.65589°N 0.87664°W / 41.65589; -0.87664
Map
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001029

Zaragozako Lonja edo Burtsa (gaztelaniaz Lonja de Zaragoza, aragoieraz Loncha de Zaragoza) estilo errenazentistako eraikin zibil bat da. Bere garaian Zaragozan hiriko ekonomia eta merkataritza jardueretara zuzendua, 21. mendean Udalaren erakusketa areto gisa balio du.

Historia eta ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina 1541 eta 1551 artean eraiki zen Don Hernando de Aragónek (1498-1575) eskatuta, zeinak hiriari leku publiko bat eskaini nahi zion, merkatariak euren negozietarako elkartzeko. Juan de Sariñena arkitekto eta proiektu zuzendariaren planoen arabera eraiki zen.

Aragoiko eraikin errenazentistarik garrantzitsuenetakoa da. Estilo hau herrialdean izan zuen lehena izan zen, Italiako Quattrocentoko Florentziako jauregiek eraginda, baina Aragoiko mudejar estiloaren ñabardurak jaso zituen. Hain zuzen ere eraikuntza-materiala adreilua da, Aragoiko arkitekturan ohikoa dena, non ez den material pobretzat hartzen baina arte islamikoaren eraginez erabili ohi dena. Estilo bertsua Aljaferia jauregian eta monumentu mudejarretan ikus daiteke.

Adreiluen gainean, azulejuak eta igeltsuzko erretratu polikromatuak nabarmentzen dira baita ere.[1]


Eraikina oinplano angeluzuzenaren arabera eraiki zen. Fatxaden kanpoko altxaera hiru mailatan egituratzen bada, barruko bolumenak solairu bakarra du. Ganga estilo gotikokoa da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Fayanás Escuer, Edmundo. (2024-03-16). «La Lonja de Zaragoza» Nuevatribuna (Nueva Tribuna) (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]