Alcossebre

Koordenatuak: 40°14′41″N 0°16′38″E / 40.2447°N 0.2772°E / 40.2447; 0.2772
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alcossebre
gune populatua
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaCastelló / Castellón
Valentziar Herrialdeko eskualdeakBaix Maestrat
UdalerriaAlcalà de Xivert
Izen ofizialaAlcossebre
Geografia
Koordenatuak40°14′41″N 0°16′38″E / 40.2447°N 0.2772°E / 40.2447; 0.2772
Map
Altuera15 m
Demografia
alcossebre.org

Alcossebre, gaur egun, Costa de la Taronginako leku ezagunenetako bat da. Valentziako erkidegoan dago; Castellónen hain zuzen ere. Alcalà de Xivert udalerriaren barne dago eta mugakide ditu Peñiscola iparraldetik eta Torreblanca hegoaldetik.


Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcossebren hainbat hondartza eta kala dago. Antzina, arrantzaleen eta nekazarien herri bat zen baina urte batzuk geroago, turismoaren garapenarekin batera, hondartzak famatu egin ziren eta handik aurrera, turismoak gora egin du nabarmen. Bere hamar kilometrotako kostaldean zehar, bost hareazko hondartza nabarmentzen dira: Cargador (Carregador), Romana, el Moro, la Manyetes (edo Tropikana), eta Las Fuentes (Les Fonts), kalitateko bandera daukatenak, hau da, bandera urdina, esandako azkena ur gezako iturburuak ditu, hor bertan agertzen direnak eta garrantzia ekologiko handia dituztenak. Baita ere, hiru kala aurkitu ahal dira: Tres Playas, hiru kala multzoa da arrokengatik bananduta, la Cala del Moro, izen berbera duen hondartzetik bananduta dago duna batengatik eta la Cala Blancagatik.

2011. urtean, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Alcossebrek oraindik ez zituela hondakin urak biltzen eta arazten. Eginbehar hori 2000. urterako bete beharrekoa zen.[1]Hondartza Tropikana fauna eta flora kalitate hardia du, lekuko landare endemikoekin.

Las Fuenteseko hondartza gehien bisitatzen dena da eta gehien eskatutakoa. 360 metroko luzera du eta 32 metroko zabalera. Sierra de Irtatik etortzen diren ibaietatik datozen urak areatik ateratzen diren iturriak sortzen dituztelako karakterizatzen da. Columbretes uharteak, (bolkanikoak direnak), Castelloko kostaren aurrean daude.

Hondartzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko hondartzarik garrantzitsuenak hauek dira:

  • Las Fuentes
  • El Cargador
  • La Romana
  • Tres Platges
  • Del Moro
  • Manyetes

Dunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cargador hondartzaren eta Romana hondartzaren artean dago. Dunek 6000 metro koadroko azalera daukate eta dunaren altuera maximoa lau metrokoa da.

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcossebren ez dago zuhaitz askorik, pinu bakanen batzuk baino ez. Pinu hauek, usain berezia ematen diote herriaren inguruei.

Alcossebren ere, Serra d'Irta natura parkea bisita daiteke.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcala de Xiverten hiru monumentu nabarmentzen dira: lehenengoa San Juan Bautista museoa, bigarrena Xivert gaztelua eta hirugarrena kanpandorre dorrea (Valentziako dorre altuenetako bat da). Handik herriaren gaineko bista ederra dago. Xivert gazteluan, musulmanen eta kristauen artean ituna idatzi zen.

Turismo azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alcossebren hainbat ur-kirol praktikatzen dira uda garaian, piraguismoa, arrantza, eski-akuatiko, bela, urpekaritza eta abar. Aeroklubean aire-kirolak praktika daitezke; adibidez ; parapente eta delta hegal. Barrualdean, ehiza asko praktikatzen da, erbi, untxi, eper eta basurde asko daudelako. Gaur egun, xendazaletasun edo mendi-ibiltaritza deiturikoak gero eta arrakasta handiagoa du.

Intereseko leku arkitektonikoen artean, Serra d'Irtan Santa Lucia ermita, eskola publikoa, bigarren errepublikan eraikita, gaur egun auzokide elkarte batengatik erabilita eta hainbat jai ekitaldi eta XVIII. mendeko eraikin erlijiosoak, Ermita de San Antonio kohesioa eman izan du. Beste eraikin publikoak hauek dira: Gatza-biltegia, XVIII. mendekoa, gaur egun diskotekak direnak: Antzinako aduana edo fielato, gaur desagertuta dagoena itsasoaren aurretarpenaren eraginez, eta Valentziako antzinako gotorlekua eta XV. mendeko kostaldeko defentsa, Capicorbeko dorrea, etxebizitza pribatu bezala berrerabilita.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrualdean zein itsasaldean, platerik ospetsuena paella da. Hainbat paella mota dago eta ezagunenen artean, Valentziako paella, Marinera paella eta arroz beltza daude.

Sukaldeko oinarrizko elementuak arroza, barazkiak, arrainak eta itsaskiak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]