Columbretes uharteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Columbretes uharteak

Mapa IllesColumbretes.png


Mapa
Bertako izena Els Columbrets
Geografia
Kokapena Mediterraneo itsasoa
Azalera 0,19
Punturik garaiena 67
Politika
Herrialdea  Espainia
Gizartea

Columbretes uharteak (valentzieraz Illes Columbretes edo Els Columbrets, eɫs kolumˈbɾets) lau uharte bolkaniko taldez osatutako uhartedi bat da, Orpesa lurmuturretik 48 kilometro ekialdera Mediterraneoan kokatuak. Uharte taldeak honakoak dira:

  • Columbrete Gran (edo Illa Grossa)
  • La Ferrera
  • La Foradada
  • El Carallot

Columbretes uharteak lehen mailako helmuga dira mundu guztiko urpekaritza zaleentzat, bere ur gardenengatik, bere ohantzeen edertasunagatik eta dituen animalia eta landare espezieen aniztasunagatik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80 metroko sakonera duten ohantzeetan finkatuak daude, eta hiru itsas miliako estaldura bat dute. Mediterraneoko interes ekologiko gehieneko uhartedi txikietako bat delarik.

Tamaina handieneko uharteak, Columbrete Nagusia edo L'illa Grossa deitua, arku ireki baten forma du, itsaspeko aktibitate bolkaniko handi baten bereizgarri dena. El Carallot, bere 32 metroko altuerarekin, sumendi baten erdialdeko tximiniaren hondarra da.

L'illa Grossak itsasargi bat du, 67 metroko muino batean egonik, uhartediko tokirik garaiena adierazten duena. Uhartearen beste muturrean hilerria dago, 11 hilobi dituena, non uhartean eman zuten denboran zehar itsasargien arduradunak eta hauen senideak lurperatuta dauden.

Uharte taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteak eta itsaspeko uharriak, taldeka[1]:

l'Illa Grossa (14,30 ha)
Groupe de l'Illa Grossa
la Ferrera (1,95 ha)
la Ferrera
la Foradada (2,21 ha)
Groupe de la Foradada
Carallot (0,49 ha)
Groupe del Carallot
  • Columbret Gran (Illa Grossa) (13,33ha)
  • Trenca Timons (40m2)
  • Mancolibre (0,56ha)
  • Senyoreta (0,14ha)
  • Mascarat (0,27ha}
  • La Ferrera (Malaspina) (1,53ha)
  • Espinosa (0,03ha)
  • Bauzà (0,25ha)
  • Valdés (0,04ha)
  • Navarrete (0,10ha)
  • Laja Navarrete (50m2)
  • El Ciscar (uharria)
  • El Fidalgo (uharria)
  • La Foradada (,63ha)
  • Lobo (Foradadeta) (0,47ha)
  • Méndez Núñez (0,11ha)
  • Pedra Joaquín (20m2)
  • Jorge Juan (uharria)
  • El Carallot (Galiano) (0,414ha)
  • Cerquero (0,03ha)
  • Xurruca (0,04ha)
  • Baleato (0,01ha)
  • Ulloa (uharria)
  • Patiño (uharria)
  • Luyando (uharria)
  • Díaz (uharria)

Flora eta fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

L'illa Grossan mediterranear ibarreko bereizgarriak diren landare espezieak ikus daitezke, palmondo nanoa, legeltxorra edo endalarra kasu (aurretik uhartexka guztia estaltzen zutenak). Itsasotik gertueneko tokietan itsas mihilua edo itsas azenarioa ere aurki daitezke, tokirik altuenetan soda fina eta zuhaitzetako alpapazko sastrakak nagusi diren bitartean, espezie endemikoekin batera.

Euren aldetik, Eleonor belatza, Audouingo kaioa errauts gabaia edo ubarroi mottoduna bezalako itsas hegaztiek hemen egiten dute kabia, eta garrantzitsua da iberiar sugandilaren azpiespezie endemikoaren (Podarcis hispanica atrata) existentzia, urazpian laminaria motako algak edo koral gorria ikus daitezkeen bitartean.

Landare komunitate bentonikoen ikuspegitik nabarmendu behar dira Cystoseira mediterranea, Cystoseira amentacea, Cystoseira spinosa, Cystoseira zosteroides eta Laminaria rodriguezii bezalako espezieak, Bereziki Babestutako Eremuei eta Mediterraneoko Aniztasun Biologikoari buruzko Protokoloaren II. eranskinean gehitutako espezieak.

Praktika militarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkada amaieran, espainiar eta estatubatuar armadek uharteak bonbardatu zituzten praktika militar bezala. Biztanleen eta ikasleen kexuen eta Castellóko Diputazioak aho batez bonbardaketak eteteko eskatzen zuen mozioa onartu ondoren, Defentsa Ministerioak ez zuen arazorik izan maniobrak bertan behera uzteko.

Erreserba naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, uhartedia iraungitze arriskuan dauden espezie batzuk, Eleonor belatza eta Audouin kaioa (edo kortsikar kaioa) kasu, hartzen dituen erreserba natural baten zati da, eta bere ohantzeak tokiko zenbait arrantza espezie, otarraina kasu, birsortzen laguntzen duen garrantzi handiko Arrantza Erreserba bat dira.

Columbretes uharteetako Erreserba Naturalak azaleratutako 19 hektareako eta urpeko 5543 hektareako azalera du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]