Aldángo itsasadarra
Aldángo itsasadarra | |
---|---|
Mota | ibai |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°17′47″N 8°49′59″W / 42.29642°N 8.83309°W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Probintzia | Pontevedrako probintzia |
Aldángo itsasadarra Galiziako Rias Baixas multzoko itsasadar txiki bat da. Pontevedrako probintzian dago, Pontevedrako itsasadarra eta Vigoko itsasadarraren artean.
Hiruki itxura du eta O Morrazo penintsularen muturrean dago, bere bokalea Pontevedrako itsasadarraren amaieran duela. Itsasadar honetan Orxas ibaiak urak isurtzen ditu.
Bere kostaldean zehar Cangas udalerriko O Hío eta Aldán parrokiak, eta Bueu udalerriko Beluso parrokia daude. Itsasadarrean Aldángo arrantza portua eta O Híoko kirol portua daude.
AItsasadarrean hondartza ugari daude, batzuk bandera zuridunak. Aldángo kostaldean San Cibrán, Areacova, Francón, Menduíña eta Lagoelas uharteak daude. Beluso parrokian Area de Bon, Lagos eta Ancoradoura hondartzak daude. Aldiz, O Hío parrokian Vilariño, Castiñeiras eta Areabrava hondartzak nabarmentzen dira.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Galiziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |