Aldaba Aldizkaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau aldizkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aldaba».
Aldaba
Motatokiko informazioaren gaineko albistekaria eta Internet gunea
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara eta Gaztelania
Argitaratze lekuaGernika-Lumo
Banaketa
MaiztasunaBihilabetekari
Salneurria4 €
Identifikadoreak
ISSN1131-902X
gernikaldaba.com

Aldaba bi hilabeterik behin Gernikan argitaratzen den herri aldizkari elebiduna da. 1983. urtean sortu zen, lagun talde batek desagertutako Brisas Gernikesas aldizkaria berreskuratzeko asmoa erakutsi ondoren. Aldizkari berri horretarako hainbat izen hartu ziren kontuan: Brisas, Sirimiri, Gernika, Txinbo, etab. Baina azkenean guztien adostasunarekin Aldaba izena onartu zen. Aldabaren logotipoa Elorrioko moda denda batean aurkitu zuten, aldaba portadaren arrazoia bertan aurkitzen baitzen.

Hasiera batean 600 ale argitaratzen baziren ere, gaur egun 1.300 alera heltzen dira. Aldizkaria egiten den lana borondatezkoa da. 20 bat ohiko kolaboratzaile ditu eta beste batzuen artean herriko ezagun diren Manuel Leginetxe, Jose Antonio Arana eta Ricardo Arrienen laguntza dute. Horrez gain, Gernikazarra historia taldearen kolaborazioa oso garrantzitsua da, argazki zaharren iturri nagusi eta Gernikaren historiarekin lotutako dosier interesgarrien lanketaz arduratzen baita.

Aldizkariak hainbat atal finko ditu:

  • Zuzendariari gutunak: edozeinek du aukera hemen idazteko, 30 lerrotik igarotzen ez den bitartean.
  • Agenda: Intereseko telefonoak, Aldabaren saltoki guneak edota tren eta autobus zerbitzuen informazioa biltzen du.
  • Herriko gaiak: Herriko politika gaiak jorratzen dira
  • Kafetegiko elkarrizketa: Herri zein eskualdeko pertsonaia aipagarriei eginiko elkarrizketak
  • Dossier: Herriko historiarekin edo egungo gai aipagarriak sakonki aztertzen dira.
  • Egunerokoak: Azken bi hilabeteetako ekintza aipagarrienak batzen ditu.
  • Inguruko berriak: Aldizkaria argitaratu aurreko bi hilabeteetan herrian izandako albisteak laburbiltzen ditu
  • Dekarreras: Eskualdeko motorren inguruko gaurkotasuna aipatzen du.
  • Ehiza eta arrantza: Ingurugiroarekiko errespetua mantenduz, ehiza eta arrantzaren hedapena eskaintzen du atal honek.
  • Udala informatzen: Gernika-Lumoko udalak herritarrei informatzen dien atala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]