Jose Antonio Arana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jose Antonio Arana
Jose Antonio Arana Martija 1989an.jpg
Bizitza
Jaiotza Gernika-Lumo1931ko martxoaren 10a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Gernika-Lumo2011ko apirilaren 27a (80 urte)
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Valladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta musikologoa
Jasotako sariak
Kidetza Euskaltzaindia
Eusko Ikaskuntza

Jose Antonio Arana Martija (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1931ko martxoaren 10a - 2011ko apirilaren 27a) bizkaitar ikertzaile, euskalari eta euskaltzaina izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937an, bere jaioterria suntsitu zuen bonbardaketaren ondoren, Frantziara joan zen eta bi urte eman zituen han umetan. 1942tik 1947ra bitartean hainbat apaiztegitan ikasi ondoren, zuzenbide ikasketei ekin zien, Deustuko Unibertsitatean lehenik, eta Valladoliden ondoren, eta 1954an lizentziatu zen. 1957an Ekonomia Zientziak ikasi zituen Deustun, eta 1959an ekin zion enpresaren munduari lotutako ibilbide profesionalari, nahiz eta 1969tik aurrera abokatu bulegoa ere ireki zuen Gernikan. 1966an Gernikako Seber Altube ikastolaren sortzaileetakoa izan zen eta, frankismoaren aurkako borrokan parte hartu izanagatik, bi aldiz espetxeratu zuten, 1968an eta 1971n. Euskal gaien ikertzaile modura jardun zuen urte luzez eta hainbat artikulu idatzi zituen, Jakin, Argia, Txistulari, Anaitasuna eta Arantzazu aldizkarietan, besteak beste. Euskal musikaren eta musikagileen inguruko lanak egin eta argitaratu zituen, horien artean Elai-Alai (1977), Gabonetako kantak (1981) eta Euskal Musikaren historia (1997). Andra Mari Abesbatzaren sortzailea (1978) eta, hamar urtez, horren zuzendaria ere izan zen. 1987 eta 1990 urteen artean Eusko Ikaskuntzaren Musika Sailaren buru izan zen. Euskaltzaindian 1978. urtean hasi zen lanean, Azkue Bibliotekaren berrantolaketan. Musikari buruzkoekin batera, bibliografia eta ondare dokumentalaren inguruko hainbat lan argitaratu zituen, baita biografiaren arlokoak ere. 1988an hautatu zuten euskaltzain oso, 5. aulkia okupatuz. 2006tik aitzina euskaltzain emeritua zen eta Azkue Bilbliotekako batzordearen arduradun izateaz gainera Euskaltzaindiaren zuzendaritzako kide izan zen, diruzain lanetan ziharduela.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikari buruzko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Música Vasca. Donostia: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1976, 333 orr. Bigarren edizioa: Bilbo: Caja de Ahorros Vizcaina, 1987, 424 orr.
  • Euskal musika (gaztelaniaz, eta ingelesez ere argitaratua). Gasteiz: Eusko Jaurlaritza ; Donostia: Erein, 1985, 93 orr.
  • Eresoinka. Embajada cultural vasca 1937-1939. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1986, 269 orr.
  • Ópera vasca en Vizcaya. Bilbo: Caja de Ahorros Vizcaina, 1977, 55 orr., "Temas vizcaínos", 31. zenb.
  • Elai-alai, Euskalerriko lehenengo koreografi taldea. Primer grupo coreográfico del País Vasco. Gernika: Kultur Elkartea, 1977, 143 orr. ; laburpena: Gernika zaharra: Callejero, apuntes y anécdotas del Gernika anterior al 26-IV-37, Gernika: Aldaba, 1987
  • "Marijesiak", Dantzariak, 1979 (gaztelaniaz) ; "Marijesiak", Euskera, 2003, 69-163 (euskaraz)
  • Bernardo Gabiola. Bilbo: Caja de Ahorros Vizcaina, 1981, 61 orr., "Temas vizcaínos", 64 zenb.
  • Canciones de Navidad. Gabonetako kantak. Bilbo: Caja de Ahorros Vizcaina, 1981, 61 orr., "Temas vizcaínos", 84. zenb.
  • Historia de la música vasca. Hernani: Orain S.A., 1996, 124 or.
  • "Musikaren argitaratzea Euskal Herrian" , Musiker, 2000, 12 zenb., 35-40
  • "La Edición musical en Bilbao" , Bidebarrieta, 1998, 221-232
  • "Euskal musikuak Ameriketan", Cuadernos de Sección Música 6, 1993, 87-103

Euskaltzaleen biografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Resurreccion Maria Azkue. Bilbo: Caja de Ahorros Vizcaina, 1983, 111 orr., "Temas vizcaínos", 103-104. zenb.
  • Luis Luziano Bonaparte. Euskuizkribuak-Argitarapenak. Manuscritos-Publicaciones. Bilbo: Euskaltzaindia, 1989, 206 or.
  • Bibliografía Bonapartiana. Bilbo: Euskaltzaindia, 1991, 168 or.
  • Resurreccion Maria Azkue : (1864-1951). Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1993, 20 orr., Bidegileak 5. zenb.
  • "Resurreccion Maria Azkue. Herri jakintzatik euskara modernora" , Bidebarrieta, 1999, IV, 139-154
  • Julio Urkixo: (1871-1950). Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 1993, 20 orr., Bidegileak 5. zenb.
  • Jose Antonio Donostia: (1886-1956). Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2001, 24 orr., Bidegileak 23. zenb.
  • Bonifazio Etxegarai: (1878-1956). Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2004, 20 orr., Bidegileak 34. zenb.

Beste gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Crisis y resurgimiento agrícola en el siglo XVIII. Bilbo: Facultad de Ciencias Económicas, 1958, 211 or. Historia Ekonomikoaren Sari berezia. Argitaragabea.
  • Noizean behin. Donostia: Hoja del Lunes, 1984, 103 or.
  • Euskaltzaindiaren historia laburra. Martin Ugalderekin batera egina. Bilbo: Euskaltzaindia, 1984, 176 or.
  • Gernika zaharra: Callejero, apuntes y anécdotas del Gernika anterior al 26-IV-37. Gernika: Aldaba, 1987, 198 or.
  • Iglesia de Santa Maria de Gernika. Gernikako Andra Maria eliza. Bilbo: Caja de Ahorros Vizcaina, 1988, 110 or., “Temas vizcaínos”, 163-164. zenb.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]