Aldaketa linealeko transformadore diferentzial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aldaketa linealeko transformadore diferentzial baten ebakidura. A haril primariotik korrontea igarotzeak, B haril sekundarioetatik korrontea igarotzea eragiten du indukzio elektrikoz.

Aldaketa linealeko transformadore diferentziala (ezagunagoa ingelesezko LVDT siglez), maiz transformadore diferentzial soilik deitua, desplazamendu linealak neurtzeko erabiltzen den transformadore elektrikoa da. Alabaina, biraketa-aldakuntza neurtzeko biraketa-aldaketako transformadore diferentziala (ezagunagoa ingelesezko RVDT siglez) gailu baliokidea erabiltzen da.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transformadore diferentzialok posizio edota desplazamendu lineal absolutuko transduktore sendoak dira. Izatez, ez dute marruskadurarik. Korronte alternoan erabiliak direnean, ez dute beste osagai elektroniko erdieroaleren beharrik. Hori dela eta, lan-baldintza gogorretan aritzeko diseinatuak izan daitezke: tenperatura kriogeniko eta 650 °C bitarteko ingurune-tenperaturetan, bibrazioekiko eta talkekiko oso erresistenteak izanik. Ondorioz, energia-turbinetan, hidraulikan, hegazkingintzan, sateliteetan, erreaktore nuklearretan eta beste esparrutan oso erabiliak dira. Izan ere, transduktore hauek histeresi txikia eta `[errepikakortasun]] bikaina baitaukate.

Transformadore diferentzialak, erreferentzia mekanikoa (hau da, zero posizioa) aintzat harturik, posizioa edota desplazamendu lineala fasedun eta anplitudedun seinale elektriko proportzional bihurtzen du. Faseak desplazamenduaren noranzkoa adierazten du. Anplitudeak, berriz, distantzia adierazten du.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaketa linealeko transformadore diferentziala hodi baten inguruan kokatutako hiru solenoidez osatuta dago. Erdiko solenoidea haril primarioa da eta muturretako biak, aldiz, haril sekundarioak. Nukleo ferromagnetiko zilindrikoak, posizioa neurtu nahi den objketuari erantsitakoa, hodiaren ardatzaren gainean luzetara egiten du irrist. Primarioari ezarritako korronte alternoak induzitutako tentsioa eragiten du sekundarioann. Sekundarioan induzitutako tentsio hori nukleo magnetikoak sekundarioa zeharkatu duen luzera-tartearekiko proportzionala da. 1 kHz eta 10 kHz maiztasun bitarteko seinalea erabili ohi da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]