Anplitude (fisika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anplitude» orritik birbideratua)
Uhin sinusoidal baten anplitudea () eta uhin-luzera ().

Fisikan, era periodiko harmonikoan aldatzen ari den magnitude fisiko baten kasuan, anplitude (latineko amplitūdō hitzetik) deritzo magnitudeak erdiko baliotik aldenduz hartzen duen elongazio edo desplazamenduaren balio maximoari.

Kontzeptu hau era guztietako oszilazioetan ageri da, hala nola higidura harmonikoan, uhin-higiduran, uhin elektromagnetikoetan eta soinu-uhinetan.

Anplitudeak adierazten du oszilazioaren energia, baina higidura harmonikoaren kasuan, anplitudeak ez du eraginik periodoan eta maiztasunean.

Anplitudearen unitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anplitudearen unitateak aztertzen ari den magnitude fisikoarenak dira:

  • Uhin mekanikoen edo bibrazioen kasuan, anplitudea desplazamenduarena da; hortaz, luzera-unitateak ditu, eta metrotan () neurtzen da.
  • Soinu-uhin batean, anplitudea gainpresio atmosferikoari dagokio da;  beraz, soinu-uhin baten anplituderako unitateak pascal (), milibar () edo beste edozein presio-unitate izan daitezke.
  • Korronte alternoan, voltetan () edo amperetan () neurtutako batez besteko anplitude koadratikoa erabili ohi da, aztertzen ari den korronte horren magnitudearen arabera.
  • Uhin elektromagnetiko batean, anplitudea intentsitate erradiatzailearen erro karratuarekin lotuta dago, eta uhin horren eremu elektrikoari dagokio.
  • Argi-uhinetan, intentsitate erradiatzaileaz gain, argi-intentsitatea ere inportatzen da, eta hori kandela () unitatetan neurtzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]