Alderantzikatze tektoniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Faila normal hau, alderantzikatze tektoniko baten kasua da.

Alderantzikatze tektonikoa hedaduraz sortutako faila normal edo arro sedimentario bati, konpresio indarrek eragitean edo konpresioz sortutako alderantzizko faila bati, hedadura indarrek eragitean, jasandako aldaketak adierazten dituen terminoa da.

Terminoa petrolioaren geologian lan egiten zutenek hasi ziren erabiltzen, beraien ikerketetan ondo definituta zuten egitura bat izendatzeko. Beraientzat alderantzikatze-arroa edo alderantzikatze-tektonika bezalako terminoak, oro har, hedadurazko ingurune batean garatutako arroen plaken-barneko konpresiozko deformazioetan eratutako prozesuak baino ez ziren.

Alderantzikatze tektonikoaren sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderantzikatze tektoniko positiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, hedaduraren bidez sortutako faila normalak zein arro sedimentarioak, konpresioaren eraginez berraktibatuak izatean gertatzen diren prozesuek sortzen ditu alderantzikatze tektoniko positiboak. Ingurune honetako faila normalak sortzen dituzten hedadura indarrek sakonean eragitearen ondorioz, azalean antiklinal baten sorrerarekin lotutako konpresioaren ondorioak agertzen dira; hau da, erliebe gorakada bat izaten da. Alderantzikatze tektoniko positiboa deitu beharrean, alderantzikatze tektoniko bakarrik esaten diote egitura honi, alderantzikatze tektoniko negatiboa ez baita erabiltzen.

Alderantzikatze tektoniko negatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpresioaren bidez sortutako alderantzizko failak hedaduraren eraginez, berraktibatuak izatean sortzen dira. Ingurune honetako failak sortzen dituzten konpresio indarrek sakonean eragitearen ondorioz, azalean erliebe negatibo bat eratzen da subsidentziaren ondorioz. Askok alderantzikatze tektoniko deitu beharrean, arroen subsidentzia terminoa erabiltzen dute, sinonimoak baitira. Oro har, termino hau ez da oso erabilia.

Puntu nulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faila bat alderantzikatze tektonikoaren eraginpean dagoenean, failaren goiko aldeak, alderantzizko faila moduan jokatzen du eta beheko aldeak berriz, faila normal moduan; horren ondorioz, bien arteko gunean, failak eraginik izan ez duela ematen du eta gune hori, puntu nulua da.

Deformazioa handituz doala; hau da, alderantzikatzeak aurrera egiten duen bitartean, puntu nulua failan hondoratuz doa eta hau faila bukaerara heltzean bukatzen da alderantzikatze tektonikoa. Kasu horretan, ezin da zehazki esan alderantzikatze tektonikorik dagoela, faila guztia konpresioaren eraginpean egongo baita.

Alderantzikatze portzentajea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderantzikatzearen portzentajea kalkulatzeko, hiru datu izan behar dira; puntu nuluaren kokapena eta puntu nuluaren gainetik (konpresioaren eraginpean) eta azpitik (hedaduraren eraginpean dauden sekuentzien lodierak. Datu horiek ezagututa, hurrengo formula erabiltzen da:

Non, alderantzikatzearen portzentajea, konpresioaren eraginpean dagoen sekuentziaren lodiera eta hedaduraren eraginpean dagoen sekuentziaren lodiera diren.

Alderantzikatzearen portzentajearen emaitza beti 0-1 artean egongo da. 0-an ez da alderantzikatzerik egongo eta 1-ean berriz, alderantzikatzea maximoa izango da.

Alderantzikatze tektonikoaren eraginez sortu daitezkeen egiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderantzikatze tektonikoak aurrera egiten duen bitartean, egitura geologiko ezberdinak azaltzen dira:

  • Alderantzikatze motela: Arrapala antiklinalak sortzen dira bertan
  • Alderantzikatze moderatua: Atzerako zamalkadurak sortzen dira.
  • Alderantzikatze bortitza: Failen errotazioa eta graben erdiko materialen barne-deformazio bortitza ematen da.

Garrantzi ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderantzikatzez osaturiko egitura antiklinalei esker, munduan hidrokarburoen probintzia askotan tranpak ematen dituzte. Alderantzikatzearen izaerak, urtegi-unitateak askotan loditu eta kalitatea handitzen dutela esan nahi du (adibidez, Ormen Lange gasaren eremua Norvegia erdialdetik kanpo).

Eusko Kantauriar arroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi-Jurasiko eta Behe-Kretazeoan arroan hedadura izan zen nagusi, bertan, sedimentu pilaketa diferentzialak eman ziren lodiera aldaketak sortuz. Honek estalki sedimentarioaren haustura ekarri zuen lehendabiziko gatz egiturak sortuz eta diapiroen mugimendua emanez.

Goi-Kretazeoaren bukaeran eta Paleogenoan zehar Eusko-Kantauriar arroko hedadura egoera progresiboki konpresio egoera batera aldatu zen, hedadura egituren alderantzikatze tektonikoa sortuz, hegoalderanzko bergentziadun zamalkadurak garatuz.

Sopela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sopelako guneko egiturak aztertuta; tolesak, zamalkadurak, SC eta sigma egiturak… Goi blokea altxaturik dagoela ikus daiteke eta alderantzizko higidura bat izan dela pentsa daiteke; hau da, konpresio gune bat dela. Hori hala balitz, goi blokeko materialak zaharrenak izango lirateke; hala ere, paleontologo batzuen ikerketen bidez, goi blokeko materialak gazteagoak direla aztertu da. Honen arrazoia, alderantzikatze tektonikoa da; hau da, aztertutako zonan, lehenengo hedadura eman zen urte askoren jarraian, hondorapen bat jasanez eta bertan sedimentu asko pilatuz; hala ere, ondoren, konpresio indarrak nabarmendu ziren. Konpresio indarrek, nahiz eta bertako egitura guztiak aldatzeko gaitasuna izan duten, hedadurak baino eragin gutxiago izan du, hedadurarekin eman zen baino altxamendu txikiago bat bakarrik eman baita. Hori dela-eta, bertako egiturek alderantzizko mugimendu bat erakusten dute, baina hedadura izan denez ahalegin garrantzitsuena jatorrian ohiko higidura bat dago; hori dela eta, guk aztertutako gunea puntu nuluaren azpitik kokatzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]