Aleksandr Bolxunov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksandr Bolxunov

Bizitza
JaiotzaPodyvotye (en) Itzuli1996ko abenduaren 31 (27 urte)
Herrialdea Errusia
Familia
Ezkontidea(k)Anna Zherebyateva (en) Itzuli  (2021 -
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakiraupen-eskiatzailea
EntrenatzaileaQ48894874 Itzuli
Jasotako sariak
Graduateniente
Teniente lehena
kapitain

Instagram: san_sanych_bolshunov VK: bolshunov2015 Olympic.org: alexander-bolshunov Edit the value on Wikidata

Aleksandr Aleksandrovitx Bolxunov (errusieraz: Александр Александрович Большунов,[1] Podyvotye, 1996ko abenduaren 31) eskiatzaile errusiarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan bederatzi domina eskuratu ditu iraupen-eskiko proban[2].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusia eta Ukraina arteko mugatik kilometro gutxitara dagoen Podyvotye hirian jaio zen. 2014an 20 km eskiatloi probako Errusiako txapelduna izan zen gazte mailan.

2017an Munduko 23 urtez azpiko txapelketak izan ziren Park Cityn, Estatu Batuetan, eta urrezko bi domina eta zilarrezkoa eskuratu zituen[3]. 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan lau domina eskuratu zituen baina ez zen txapeldun olinpikoa izan.

2019an Munduko Kopan puntan ibili zen. Distantziako atalean txapelduna izan zen[4] eta sailkapen nagusian bigarren egin zuen. Hurrengo bi denboraldietan Munduko Kopako sailkapen nagusian txapelduna izan zen[5]. Urte horietan Eski Tourra ere irabazi zuen[6]. 2019 eta 2021eko Munduko txapelketatan ere puntan ibili zen eta domina ugari eskuratu zituen, urrezkoa bakarra ordea.

2022ko Pekingo Jokoetan bost domina eskuratu zituen, hiru urrezko, zilarrezkoa eta brontzezkoa[7].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 2. lekua, zilarrezko domina 50 km bakarka
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 10 km erreleboak
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 2. lekua, zilarrezko domina Talde sprinta
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 3. postua, brontzezko domina Bakarkako sprinta
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 30 km eskiatloia
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 50 km estilolibrea
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 4 x 10 km erreleboak
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 15 km klasikoa
2022 Pekin ( Txina) 3. postua, brontzezko domina Talde sprinta
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Seefeld ( Austria) 2. lekua, zilarrezko domina 30 km eskiatloia
2019 Seefeld ( Austria) 2. lekua, zilarrezko domina 50 km estilo librean
2019 Seefeld ( Austria) 2. lekua, zilarrezko domina Talde sprinta
2019 Seefeld ( Austria) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 10 km erreleboak
2021 Oberstdorf ( Alemania) 1. postua, urrezko domina 30 km eskiatloia
2021 Oberstdorf ( Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina 50 km klasikoa
2021 Oberstdorf ( Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 10 km erreleboak
2021 Oberstdorf ( Alemania) 3. postua, brontzezko domina Talde sprinta
Munduko txapelketak (23 urtez azpitik)
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Park City (Utah) ( AEB) 1. postua, urrezko domina 15 km estilo librea
2017 Park City (Utah) ( AEB) 1. postua, urrezko domina 30 km eskiatolia
2017 Park City (Utah) ( AEB) 1. postua, urrezko domina Bakarkako sprinta
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Râsnov ( Errumania) 2. lekua, zilarrezko domina 4 x 5 km erreleboak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]