Edukira joan

Aleksandr Suvorov (psikologoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aleksandr Suvorov (psikologoa)

Bizitza
JaiotzaBixkek1953ko ekainaren 3a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Heriotza2024ko urtarrilaren 26a (70 urte)
Hezkuntza
HeziketaMSU Faculty of Psychology (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Psychology (en) Itzuli
Tesi zuzendariaFelix Mikhailov (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa eta poeta
Enplegatzailea(k)University of Russian Innovation Education (en) Itzuli
Moscow State University of Psychology and Education (en) Itzuli
Moscow Pedagogical State University
suvorov.reability.ru eta avsuvorov.ru

Aleksandr Vasilievitx Suvorov[1] (errusieraz: Александр Васильевич Суворов; Frunze, 1953ko ekainaren 3a2024ko urtarrilaren 26a) sobietar eta errusiar psikologo eta irakaslea izan zen.

Aleksandr Suvorov Frunzen (gaur egun Bixkek) jaio zen 1953an. Friedreichen ataxiaren ondorioz[2], hiru urterekin ikusmena galdu zuen eta bederatzi urterekin entzumena[3][4].

Hasiera batean Frunzeko itsuen eskolan ikasi zuen, eta 1964tik 1971ra Zagorskeko gor-itsuen barnetegian. 1971n Moskura bidali zuten, SESBeko Zientzia Pedagogikoen Akademiako itsu-gorrak aztertzeko laborategiko talde esperimentalean parte hartzeko («Zagorskeko esperimentua»)[3], Juri Lerner, Sergei Sirotkin eta Natalia Korneievarekin batera[5]. 1972an, esperimentuaren baitan, laurak Moskuko Estatuko Unibertsitateko psikologia fakultatean sartu ziren eta 1977an lizentziatu ziren[3]. Baldintza bereziak jarri zizkieten unibertsitatean ikasteko, eta ikasle bakoitzak interprete pertsonal bat zuen. Gainera, unibertsitateak dirua eman zien Braille sisteman inprimatutako testuliburuak erosteko eta irakasgai batzuetatik salbuetsi zituen[2]. Lau parte-hartzaileek 6 urteko epean amaitu zituzten ikasketak, desgaitasunik ez zuten ikasleek baino urtebete geroago[6].

1994ko martxoaren 31n, Suvorovek hautagai-tesia defendatu zuen Errusiako Hezkuntza Akademiako Psikologia Institutuan, eta 1996ko maiatzaren 21ean doktore-tesia[2][7]. Susquehanna Unibertsitateko honoris causa doktoretza ere lortu zuen[8].

Doktoretza lortu ondoren, Moskuko Estatu Unibertsitate Pedagogikoko defektologia fakultatean lan egiten hasi zen[2]. Moskuko Psikoanalisi Institutuan eta Errusiako Unibertsitate Ortodoxoan ere eman zituen hitzaldiak[8]. 270 idazlan baino gehiago argitaratu zituen, 9 liburu barne[3][8]. 2015az geroztik, Gor-Itsuen Familien Elkartearen presidentea izan zen[8].

2024ko urtarrilaren 26an hil zen, 70 urte zituela[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2024-06-27).
  2. a b c d (Errusieraz) ««Возьмите меня домой!». Интервью с Александром Суворовым» Со-единение. Фонд поддержки слепоглухих 2020-11-10 (kontsulta data: 2024-06-27).
  3. a b c d e (Errusieraz) «Ушел из жизни Александр Васильевич Суворов» Московский государственный психолого-педагогический университет 2024-01-26 (kontsulta data: 2024-06-27).
  4. (Errusieraz) Волкова, Бэлла; Чалабова, Габриэла. «Человечность и пенопласт. Как живет слепоглухой профессор психологии» ТАСС 2018-11-13 (kontsulta data: 2024-06-27).
  5. (Errusieraz) Пущаев, Ю. В. (2013). «История и теория Загорского эксперимента. Начало (I)» Вопросы философии 3: 132-147. (kontsulta data: 2024-06-27).
  6. (Errusieraz) Федосеева, Елена. ««Загорский эксперимент»: быт и учеба знаменитой четверки слепоглухих студентов» Особый взгляд 2019-09-16 (kontsulta data: 2024-06-27).
  7. (Errusieraz) «Суворов Александр Васильевич» Psyjournals.ru (kontsulta data: 2024-06-27).
  8. a b c d (Errusieraz) «Александр Васильевич Суворов» Психологическая газета (kontsulta data: 2024-06-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]