Alemaniako Konstituzio Auzitegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alemaniako Konstituzio Auzitegiaren eraikina Karlsruhe hirian.

Alemaniako Konstituzio Auzitegi Federala (alemanez Bundesverfassungsgericht) Alemaniako Errepublika Federaleko legeen konstituzionalitatea kontrolatzearen arduradun den konstituzio organoa da. Egoitza Karlsruhe hirian du. Bi senatuz osatuta dago, bakoitzak zortzi kide ditu, hauetako lau Bundestageko batzorde batek hautatutakoak dira, aldiz beste lauak Bundesrat organoak hautatutakoak dira, betiere hautatuta ateratzeko hiru herenen gehiengoaren bozka behar delarik. Quorum handi hau hau aurrera ateratzeko gehiengo politikoa eta oposizioaren arteko akordio eta adostasunen beharra du, honekin politikaren independentzia eta epaileen inpartzialitatea lortu nahi da. Orokorrean, hautatutako pertsonak ez daude inongo alderdi politikori atxikituta edo lotuak.

Konstituzio Auzitegi Federalak gainontzeko beste konstituzio organoen helegiteak jaso ditzazke, baina baita pertsona bakanen helegiteak ere, hauek estatu organo baten lege, administrazio edo auzitegi jarduerek euren oinarrizko eskubideak urratu dituztela uste edo iruditu ezkero.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alemaniako Konstituzio Auzitegia Aldatu lotura Wikidatan