Edukira joan

Alexa Bliss

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexa Bliss

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlexis Kaufman
JaiotzaColumbus1991ko abuztuaren 9a (32 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Ryan Cabrera (en) Itzuli  (2022 -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaHilliard Davidson High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakborrokalari profesionala
Pisua46 kilogramo
Altuera155 zentimetro
Izengoitia(k)Alexa Bliss
DiskoetxeaColumbia Records

IMDB: nm6685842 Facebook: BlissWWE Twitter: AlexaBliss_WWE Instagram: alexa_bliss_wwe_ Musicbrainz: 7645d7f6-5f1c-4383-8304-7763db6a5b35 Edit the value on Wikidata

Alexis "Lexi" Kaufman [1] (Columbus, Ohio, 1991ko abuztuaren 9a) borrokalari profesional eta fitness-eko modeloa da, gaur egun WWE enpresarentzat lan egiten duena SmackDown markarekin, Alexa Bliss-en izenpean.

2013.urtean, WWE enpresarekin sinatu zuen kontratuan erabaki zuten lehen urteak NXT izeneko garapeneko markarako borrokatuko zuela. Handik hiru urtetara, 2016ko uzatilaren 26an egin zuen debut ofiziala enpresako maila gorenean, SmackDown markarentzat. Urte hortan bertan, hainbat saiakera egin ostean, azaroaren 20an bilakatu zen lehen aldiz txapeldun SmackDown-eko emakumeen gerrikoa eskuratuz. 2017ko apirilean Raw markara aldatu zuten, hilabete hortan bertan marka hartako txapelduna bilakatuz. 2018ko otsailean, emakumezkoen lehen "Elimination Chamber" ekitaldia irabazi zuen. Urte hartako ekainean, emakumezkoen "Money In The Bank Ladder Match" irabazi eta gau berean, bilakatu zen bere ibilbide profesionalean bigarren aldiz Raw markako txapledun. Geroztik, beste hainbat txapelketa irabazi ditu, hala nola binakako txapelduna eta txapeldun interkontinentala izan da. Gaur egun, SmackDown markako binakako txapelduna da Nikki Cross-ekin batera.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Culmbus hiria jaio zen, Ohion. Oso sartua egon da kirolen munduan txikitatik, hala nola, softball, track, kickboxing eta gimnasiako hainbat arloetan lehiatuz. Horrez gain, denbora eman du bodybuilding-ean lehiatzen, 2011tik aurrera Arnold Classic lehiaketan. 15 urte zituela, elikaduraren ondorioz sortu zitzaion gaixotasun batek bere bizitza kinka larrian eduki zuen hainbat hilabetez, baina bodybuilding-ak lagundu zion gainditzen bere bizitzako etapa zail hura. 2013ko otsailean WWE enpresarekin kontratu bat sinatu zuen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NXT (2013-2016)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaufmanek WWE-rekin kontratua sinatu zuen 2013ko maiatzean eta konpainiaren garapen lurraldera bidali zuten, NXT markarentzat borrokotzera. Urte hartako uztailaren 24ean, telebistako lehen agerpena egin zuen. Estreinakoz ring-ean, NXTko maiatzaren 8ko atalean aritu zen, NXT Emakumeen Txapelketa eskuratzeko saiakera eginez. Blissek, Alicia Fox txapeldun ohia garaitu zuen final laurdenetan, baina, finalerdietan Charlotten aurka galdu zuen. [2]

Denbora luze batez lehiaketatik at egon ondoren lesio baten ondorioz, 2015eko martxoaren 25ean orduko txapelduna zen Sasha Banksen aurka titulua lortzeko borroka eskuratu zuen, baina, ezin izan zuen garaipena eskuratu. Urte hura titulua lortzeko ahaleginetan eman zuen arrakastarik gabe, lehenik Sasha Banksen aurka, gerora Bayley izan zuen arerio eta azkenik, Asuka.

2016[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte hontako uztailaren 9an, 'Draft' (fitxaketa modu bat) berri baten ostean SmackDown markak lortu zituen Alexa Blissen eskubide guztiak, marka honentzat lanean hasiz.[3] Bliss-ek SmackDowneko bere lehen garaipen nagusia Becky Lynch-en aurka eskuratu zuen abuztuaren 9an. Azaroaren 20an, Bliss SmackDown markako emakumezkoen taldera batu zen "Survivor Series" ekitaldian, non Raw markako taldearen aurka galdu zuten. Abenduaren 4ko "TLC: Tables, Ladders, Chairs" ekitaldian, Blissek Lynch garaitu zuen; bere ibilbidean lehen aldiz SmackDown-eko Emakumeen Txapelketa irabaziz.[4]

2017[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 12ko "Elimination Chamber" ekitaldian, Blissek Naomiren aurka titulua galdu zuen.[5] Otsailaren 21ean, Naomik lesio bat eduki ostean aukera ezin hobeto aprobetxatu zuen Alexa Blissek, zeinak Becky Lynch garaitu zuen. Garaipen honekin, lehen emakumea bilakatu zen birritan SmackDown-eko Emakumezkoen Txapelketa irabazi zuena. Apirilaren 2an ospatu zen "WrestleManian", Blissek titulua galdu zuen berriz ere Naomiren aurka. Errebantxaren gosez, bi egun beranduago berriz ere Naomiren aurka borrokatu zen, berriz ere porrot eginez.[6]

Aprilaren 10ean, Bliss Raw markara aldatu zuten eta bertan orduko txapelduna zen Bayley-ekin hilabete batzuk iraungo zuen aurrez-aurreko bati hasiera eman zioten. Raw markara aldatu eta 20 egunera, Bayley garaitu eta Raw-eko Emakumezkoen Txapeldun berri gisa koroatu zen. Oraingo hontan, Bayleyren eskutik etorri zen errebantxarako gosea uztailaren 4ko "Extreme Rules" ekitaldian, baina, Blissek sendo eutsi zion gerrikoari, garaipen polemiko bat eskuratuz. Horren harira, borrokalari eta aditu askok beraien ustetan urteko borrokarik txarrena izan zela adierazi zuten. Horren ostean, Blissek feudo bat hasi zuen Sasha Banksekin, uztailaren 9an garaitu zuena "Great Balls of Fire" ekitaldian, abuzturaen 20an "SummerSlam"-en Banksen aurka titulua galdu aurretik. Blissek zortzi gau geroago titulua berreskuratu zuen Raw-en, Banks garaituz.[7]

2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte hasieran, Bliss Mickie Jamesekin elkartu zen, azken hau "Absolution" izeneko bikote baten erasotik salbatu ostean. Otsailaren 25ean, Bliss-ek historiako emakumezkoen lehen "Elimination Chamber" ekitaldia irabazi zuen, Mickie James, Sasha Banks, Bayley, Sonya Deville eta Mandy Rosen aurka bere titulua beste behin atxikituz. Apirilaren 8ko WrestleManiaren 34.edizioan, Blissek Nia Jaxen aurka titulua galdu zuen, 223 egunez txapeldun izan ondoren. Ekainean, emakumezkoen "Money In The Bank Ladder Match" irabazi eta gau berean, bilakatu zen bere ibilbide profesionalean bigarren aldiz Raw markako txapledun Nia Jaxen aurka. Abuztuaren 19an SummerSlam-en, Blissek txapelketa galdu zuen Ronda Rouseyren aurka, eta nahiz eta errebantxarako aukera izan, ezin izan zuen Rousey garaitu urte hartako irailean "Hell In A Cell" ekitaldian.

Zoritxarrez, urte bukaeran lesio batek ring-etatik at egotera behartu zuen denbora luze batez.[8]

2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexa[Betiko hautsitako esteka] Bliss & Nikki Cross

Urtarrilaren 7an hasita, Bliss-ek "Moment of Bliss" izeneko elkarrizketa-segmentua aurkeztu zuen gonbidatu ugarirekin elkarrizketak egiteko aukera edukiz. Apirilaren 8an, Raweko post-WrestleMania atalean, Blissek Bayley garaitu zuen bere lehen borroka indibidualean, larri lesionatu eta 6 hilabete geroago. Abuztuaren 5ean, Bliss eta Nikki Crossek WWE-ko Emakumeen Tag Team (bikote) txapelketa irabazi zuten Fatal 4-Way Elimination batean, horrela Bliss 'Koroa Hirukoitza' (SmackDown, Raw eta Tag Team-eko txapeldun) lortu zuen historiako bigarren emakumea bilakatu zen. Hurrengo asteetan bi aldiz atxiki zuten bikotekako gerrikoa, lehenik 'The Ilconics'-en aurka eta bigarrenik, 'The Kabuki Warriors'-en aurka. Baina, azken hauek urriaren 6an lortu zuten Blissek eta Crossek osatutako taldea mendean hartzea.

2020 - gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko lehen hiru hilabeteak oso zailak izan ziren borrokalari estatu batuarrarentzat. Izan ere, 11 asteetan zehar izandako borroka guztietan galtzaile irten zen. Azkenean, martxoak 28an lortu zuen urteko lehen garaipena Asukaren aurka. Handik astebetera, WrestleManiaren 36.edizioan, The Kabuki Warriors gailendu ondoren, Cross eta Bliss berriz ere Tag Team txapeldunak bilakatu ziren.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

World Wrestling Entertainment/WWE

  • SmackDown Women's Championship (2 aldiz)
  • Raw Women's Championship (3 aldiz)
  • WWE Women's Tag Team Championship (2 aldiz) – Nikki Cross-ekin batera
  • Women's Money in the Bank (2018)
  • Women's Triple Crown Championship

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]