Alfa Romeo BAT 7

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfa Romeo BAT 7
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAlfa Romeo BAT (en) Itzuli
MarkaAlfa Romeo
DiseinatzaileaFranco Scaglione
Historia
Sorrera1954

Alfa Romeo BAT 7 izeneko prototipoa Alfa Romeok 1954an eraiki zuen automobil esperimentala izan zen, BAT (Berlinetta Aeordinamica Tecnica) izeneko sortaren parte.

Franco Scaglionek diseinatu zuen, eta aerodinamika maila handia lortu zuen (0.19 Cd), non 21. mendeko auto modernoek 0.25 eta 0.3 Cd artean dabiltzan. Aerodinamismoaz gain, atzealdeko forma futuristak nabarmentzen ziren autoan. Alfa Romeoren ondorengo auto komertzialak diseinatzeko oinarri bat izan BAT 7-a, eta Scaglione diseinatzaile gisa lan oparoa egiten jarraitu zuen, egin zen lehen Lamborghinia berak diseinatu zuelarik[1].

Fabrikatu zen ale bakarra 2022ko Bilboko Guggenheim museoaren erakusketa batean egon zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]