Alfred Manessier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alfred Manessier
Alfred Manessier.1971.jpg
Bizitza
Jaiotza Saint-Ouen1911ko abenduaren 5a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Orléans1993ko abuztuaren 1a (81 urte)
Heriotza modua istripua trafiko istripua
Hezkuntza
Heziketa Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Q3578393
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta litografoa
http://alfredmanessier.free.fr/index.html
SignatureManessier.jpg

Alfred Manessier (Saint-Ouen, Somme, 1911ko abenduaren 5a - Orléans, 1993ko abuztuaren 1a) frantses margolaria izan zen.

Parisko Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak. 1938an, hegoaldeko argia ezagutu zuen eta bere margolaritzak aldaketa izugarria izan zuen, arrasto bizkorrago eta kolore sutsuagoekin. 1941ean, Manessierrek, beste hogei margolarirekin batera, frantses tradizioko margolarien erakusketan parte hartu zuen. 1944. urtetik aurrera, haren pintura geometrikoagoa egin zen. Erlijiosoa zen oso (katolizismora egin zuen, 1943an, Trappe abadian egon ondoren), eta gerra ondoko arte sakratuaren ordezkari nagusitzat hartzen da. Haren lanak gogoeta erlijiosoen itzulpen dira: La Couronne d'épines (1950). Margolaritzan egin zituen ikerketez gainera, Manessierrek tapizak (Cantiques spirituels de saint Jean de la Croix, 1969-1971) eta beirategiak (Friburgoko San Nikolas katedrala, Suitza, 1980-1981) egin zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Manessier Aldatu lotura Wikidatan