Somme
Somme (80) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua |
![]() |
Eskualdea | Hauts-de-France |
Prefetura | Amiens |
Prefeta |
Daniel Dubois - |
Azpiprefeturak |
Abbeville Montdidier Péronne |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 46 |
Udalerriak | 783 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 49° 53′ 00″ N, 2° 25′ 00″ E / 49.883333333333°N,2.4166666666667°EKoordenatuak: 49° 53′ 00″ N, 2° 25′ 00″ E / 49.883333333333°N,2.4166666666667°E |
![]() | |
Azalera | 6.170 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 571879 |
Dentsitatea | 92.687,034035656 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Somme Frantziako Hauts-de-France eskualdeko departamendua da (80), Somme ibaia itsasoratzen den lekuan. Prefektura Amiens hirian dago, Suprefeturak, aldiz, Abbeville, Montdidier eta Péronnen.
Ekonomia-jarduera nagusiak dira, alde batetik, nekazaritza eta abeltzaintza eta, bestetik, ehungintza, metalgintza eta industria mekanikoa; turismoak eta arrantzak ere garrantzia dute, kostaldean batez ere.
Sommeko guduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi Mundu Gerretan izen bereko ibaiaren ertzetan izan ziren guduak. Lehena 1916an izan zen, aliatuen eta alemaniarren artean; Frantzia-Britainiako osteek alemaniarrei eraso zieten Somme ibaiaren bi ertzetan. Gudu hartan erabili zituzten lehen aldiz tankeak ingeles osteek.
Bigarren gudua 1940an izan zen. Alemaniarrek frantsesei eraso zieten; frantsesen hesia hiru tokitan hautsi zuten, eta frantsesek hasieran tinko eutsi bazieten ere, azkenean alemaniarrek garaitu zituzten.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.