Allison Mack

Wikipedia, Entziklopedia askea
Allison Mack

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAllison Christin Mack
JaiotzaPreetz1982ko uztailaren 29a (41 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Nicki Clyne (en) Itzuli  (2017 -  2020)
Hezkuntza
HeziketaOrange County School of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea, film-zuzendaria eta ahots-aktorea

IMDB: nm0532928 Allocine: 104535 Allmovie: p145010 TV.com: people/allison-mack
Facebook: AllisonMackOfficial Twitter: allisonmack Instagram: allisonmack729 MySpace: allisonmack Edit the value on Wikidata
Allison Mack 2009an.

Allison Christin Mack (Preetz, 1982ko uztailaren 29a) Alemanian jaiotako aktore estatubatuarra da. Smallville telesailean Chloe Sullivan-en rola betetzeagatik egin zen ezagun. 2018an NXIVM sektaren aurkako operazioan atxilotua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Allison Mack 1982an Alemaniako Preetz hirian jaio zen. Jonathan Mack opera abeslari estatubatuarraren alaba da eta garai hartan Alemanian ari zen lanean[1]. Bi urte zituela Los Angelesera itzuli zen familia[2].

Aktore gisa aurreneko lana Alemaniako txokolate konpainia baterako iragarkiak egitea izan zen[2]. Ondoren haur modelo lanak egin zituen[3] eta zazpi urte zituela Los Angeleseko Young Actors Space akademian ikasten hasi zen[4] eta Police Academy 6: City Under Siege filmean agertu zen. Nerabe zela 7th Heaven telesailean ezagutzera eman zen eta 1990. hamarkadan telefilme askotan hartu zuen parte. 2000 urtean Opposite Sex filmeko protagonista izan zen. Disneyren Honey, We Shrunk Ourselves filmean ere aritu zen.

Smallville[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001ean Smallville telesailerako aukeratua izan zen eta paper protagonista izan zuen, Clark Kenten lagun gisa, Chloe Sullivan-en rolean. Hainbat sarietarako izendapenak jaso zituen eta 2006[5] eta 2007[6]an Teen Choice Award sarietan aktore laguntzaile onenaren saria irabazi zuen. Smallvillen inguruan hainbat webserie protagonizatu zituen eta Smallville-ko atal baten zuzendaria ere izan zen, 8. denboraldiko "Power" atala hain zuzen ere[7]. 2011 arte iraun zuen telesailak.

Ondorengo proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an Wilfred komedian Amandaren rolean ohiko aktorea izan zen eta 2014an azken atalean beriz agertu zen[8]. 2017an Lost in Oz telesailean ere aritu zen. 2017an Nicki Clyne aktorearekin ezkondu zen[9].

NXIVM afera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010 urtean Smallvillen lagun izan zuen Kristin Kreuk aktorearekin batera NXIVM sektan sartu zen[10]. Forbes aldizkarian 2003an ateratako artikulu batean inspirazio exekutiboaren coaching lanak egiten dituela zioen arren 2017an aurrez kidea izan zen Sarah Edmondsonek haren sekta izaera azaldu zuen New York Times egunkarian, eta Allison Macken etxean egindako zeremonia batean erreklutatua izan zela esan zuen[11]. Izan ere Mack-ek biktimak erreklutatzeko atala sortu baitzuen[12]. Kristin Kreukek ere elkartearen norabidea ikusita 2013an atera egin zela esan zuen. 2018an Keith Rainiere zuzendaria eta Allison Mack atxilotuak izan ziren, eta sexu trafikoa eta lan fortzatuak bultzatzea egotzita[13]. Allison Macken ezkontza bera ere Nicki Clynek Estatu Batuetako inmigrazio legeak sahiesteko estrategia izan zela adierazi zen, horrela sektan sartu ahal izateko[9].

2018an 5 milioi dolarretako fiantza ordaindu zuen etxean atxilotuta egon ahal izateko, bere gurasoen ardurapean[14]. Gutxienez 15 urtetako gartzela zigorra izan dezake kargu guztien errudun jotzen bada[15].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1989 Police Academy 6: City Under Siege neskatila
1993 Night Eyes 3 Natalie
1994 Camp Nowhere Heather
1995 No Dessert, Dad, till You Mow the Lawn Monica Cochran
1997 Honey, We Shrunk Ourselves Jenny Szalinski
2006 The Ant Bully Tiffany Nickle ahotsa
2008 Alice & Huck Alice laburmetraia
2009 You Quincey
2009 Superman/Batman: Public Enemies Power Girl ahotsa
2010 Frog Her laburmetraia
2010 Purgatory Woman laburmetraia
2011 Marilyn Marilyn
2011 Blink ekoizlea laburmetraia

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1989 I Know My First Name Is Steven Nettie Telefilmea
1990 Shangri-La Plaza Jenny atal bakarra
1990 Empty Nest Gloria atal bakarra
1991 Switched at Birth Normia Twigg Telefilmea
1991 Living a Lie Stella Telefilmea
1992 The Perfect Bride Little Stephanie Telefilmea
1992 A Private Matter Terri Finkbine Telefilmea
1992 A Message from Holly Ida Telefilmea
1993 Evening Shade Julia bi atal
1993 A Mother's Revenge Wendy Sanders Telefilmea
1995 Dad, the Angel & Me Andrea Telefilmea
1995 Sweet Justice Jessica atal bakarra
1996 Stolen Memories: Secrets from the Rose Garden Katie Telefilmea
1996 The Care and Handling of Roses Bess Townsend Telefilmea
1996 Unlikely Angel Sarah Bartilson Telefilmea
1997 Hiller and Diller Brooke Telefilmea
1998 7th Heaven Nicole Jacob atal bakarra
1999 Providence Alicia atal bakarra
2000 Opposite Sex Kate Jacobs ohiko aktorea
2001 Kate Brasher Georgia atal bakarra
2001 My Horrible Year! Nicola 'Nik' Faulkner Protagonista
2001–2011 Smallville Chloe Sullivan Ohiko aktorea, 204 atal
2002 The Nightmare Room Charlotte Scott ohiko aktorea
2006 The Batman Clea atal bakarra, ahotsa
2012; 2014 Wilfred Amanda ohiko aktorea
2015 The Following Hilary gonbidatua
2015 American Odyssey Julia gonbidatua
2017 Lost in Oz Evelyn ohiko aktorea, ahotsa bakarrik

Webserieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Webseriea Pertsonaia Oharrak
2003–2004 Smallville: Chloe Chronicles Chloe Sullivan 8 atal
2006 Smallville: Vengeance Chronicles Chloe Sullivan 6 atal
2010 Riese Marlise 3 atal
2010 Dirty Little Secret Lauren Belle ahotsa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Allison Mack Biography (1982-)» web.archive.org 2018-04-06 (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  2. a b «Sci-Fi Blast From The Past - Allison Mack (Smallville)» SciFiAndTvTalk (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  3. (Ingelesez) «Child Stars Commute to TV From O.C.» Los Angeles Times 1996-07-31 (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  4. «Allison Mack Biography | Fandango» web.archive.org 2018-04-06 (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  5. «FOX Broadcasting Company: TEEN CHOICE 2006» web.archive.org 2007-10-12 (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  6. «FOX Broadcasting Company: TEEN CHOICE 2007» web.archive.org 2007-11-19 (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  7. (Ingelesez) «Allison Mack» Future Movies 2009-09-02 (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  8. (Ingelesez) «Wilfred: “Forward”» TV Club (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  9. a b (Ingelesez) «Smallville's Allison Mack Married Battlestar Galactica's Nicki Clyne in 2017: Prosecutors» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  10. «How two Bronfman sisters lost $100 million backing NXIVM's Keith Rani…» archive.vn 2018-05-02 (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  11. (Ingelesez) Meier, Barry. (2017-10-17). «Inside a Secretive Group Where Women Are Branded» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  12. (Ingelesez) Grigoriadis, Vanessa. (2018-05-30). «Inside Nxivm, the ‘Sex Cult’ That Preached Empowerment» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  13. (Ingelesez) O'Reilly, Andrew. (2018-05-03). «Trial set for 'Smallville' actress Allison Mack, alleged sex cult leader Keith Raniere» Fox News (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  14. (Ingelesez) «Allison Mack of "Smallville" granted bail in sex cult case» www.cbsnews.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  15. (Ingelesez) O'Reilly, Andrew. (2018-04-24). «'Smallville' actress Allison Mack out on bail, facing 15 years to life in prison» Fox News (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]