Alo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alo

Geografia
HiriburuaMala'e
14°19′0″S 178°7′0″W
Azalera53 km²
Administrazioa
PresidenteaLino Leleivai
Demografia
Biztanleria2.156 (2013)
Dentsitatea40,68 bizt/km²
Bestelako informazioa
Ordu eremua
Futuna eta Alofi uharteen mapa.
Kostaldea.

Alo, Wallis eta Futuna uharteetako Frantziako atzerriaren kolektibitatea osatzen duten hiru erresuma tradizionaletako bat da. Lurralde hau Futuna uhartearen zati handi bat eta baita ere Alofi uhartea da. Wallis eta Futuna barruan hiru erresuma tradizionalak daude: Alo, Sigave eta Uvea. Hizkuntza ofiziala frantsesa da eta bertako hizkuntza futunera.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Populazioa Barrutia Uhartea
Ono 524 Alo Futuna
Taoa 480 Alo Futuna
Kolia 254 Alo Futuna
Vele 209 Alo Futuna
Poi 160 Alo Futuna
Mala'e 168 Alo Futuna
Tamana 152 Alo Futuna
Tuatafa 2 Alo Futuna
Alofitai 1 Alo Alofi

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La population de Alo était de 2 892 habitants en 2003, de 2 482 en 200810, de 2 156 habitants en 201311 et de 1950 habitants en 2018.

Aloko populazioa 2003an 2.892 biztanle zen, 2.482, 2008an, 1.950, 2018an; beraz, populazioa galtzen ari da. 2018an egin zen zentsuaren arabera Ono (524 biztanle) eta Taoa (480 biztanle), Futuna uhartearen herri handienak dira. Herri nagusia, bestetik, Mala'e da eta 168 biztanle ditu.[1]

Jatorriz biztanle gehienak polinesiarrak dira, %97,3. Badira ere jatorri europarra duten biztanle multzo bat. Populazioaren gehienak katolikoak dira.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtsean nekazaritzaren ingurukoa da, biziraupenerako nekazaritzara bideratuta, bertako beharretarako egokituta. Ba da ere eskala txikiko arrantza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 5000 urte (K.a. 3000), Txinako Hegoaldeko kostaldeko biztanleak, mihiaren eta arrozaren hazleak, itsasartea gurutzatzen hasi ziren Taiwanen finkatzeko. K. a. 2000 inguruan, migrazioak Taiwanetik Filipinetara gerturatu ziren. Laster hasi ziren migrazio berriak Filipinetatik Sulawesi eta Timorrera eta, handik, Indonesiako artxipelagoko beste uharteetara. K. a. 1500 inguruan. Beste mugimendu batek Filipinatik Ginea Berrira eta harago, Ozeano Barera eraman zuen. Austronesiarrak, zalantzarik gabe, gizateriaren historiako lehen nabigatzaileak izan ziren.

Historiak aitortutako Futunaren lehen europar bisitariak Willem Schouten eta Jacob Le Maire izan ziren 1616ko maiatzaren 22an arraunean irlara hurbildu zirenak. Eendracht itsasontzia pilotu zuten, 350 tonako itsasontzia. Zortzi egun inguru egon ziren artxipelago txiki honetan Papua Ginea Berria aldera abiatu baino lehen.

Futunaren ekialdeko Alo erresumak protektoratu ituna sinatu zuen Frantziarekin, 1961ean, erreferenduma egin ondoren, Frantziako atzerriaren kolektibitatea bihurtu aurretik.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharteen burua edo erregea Tuiagaifo izena jasotzen du. Berarekin bost ministro daude baina hauen autoritatea mugatua da herrien buruen aurrean. Herrien buruak uhartearen familia nagusiek izendatzen dituzte. Aloren erregeak delegatu bat du herri bakoitzean. Seguritatea Frantziako Jendarmeriaren esku dago. Ohiturak eta tradizioak garrantzi handia dute uharteetan. Aloren lehen erregera Fakavelikele izan zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]