Futuna

Koordenatuak: 14°16′39″S 178°08′24″W / 14.2775°S 178.14°W / -14.2775; -178.14
Wikipedia, Entziklopedia askea
Futuna
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMont Puke (en) Itzuli
Garaiera363 m
Luzera14,7 km
Zabalera5,3 km
Azalera46,3 km²
Geografia
Map
Koordenatuak14°16′39″S 178°08′24″W / 14.2775°S 178.14°W / -14.2775; -178.14
UTC orduaUTC+12:00
Honen parte daHoorn uharteak
Wallis eta Futuna
Estatu burujabe Frantzia
French overseas collectivity Wallis eta Futuna
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaOzeano Atlantikoa

Futuna[1][2] mendebaldeko Polinesian dagoen uhartea da. Futuna bi erresumetan zatituta dago: Alo hego-ekialdean, eta Sigave ipar-mendebaldean. 1961tik Itsasoz haraindiko Frantziaren Wallis eta Futuna lurraldeko partea da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Barean dago, Fiji uharte-estatuaren ipar ekialdean, Tongaren ipar-mendebaldean eta Samoa uharteakren mendebaldean. Alofi uhartearekin, artxipelagoaren hego-ekialdean, Hoorn uharteak izanik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futuna iparraldean et Alofi hegoaldean.

Uhartea 46,28 km² ditu. Jatorri bolkanikoa du eta bere puntu garaienena 524 metro ditu, Puke mendia. Bi erresuma ditu: Alo, ekialdean, eta Sigave, mendebaldean. Alofi eta Futuna, beste uharri batzuekin Hoorn uharteak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europearrek Futuna eta Alofi uharteak 1616ko maiatzean aurkitu zituzten. Jacob Le Maire eta Willem Schouten herbeheretarren espedizioa izan zen, Eendracht eta Hoorn itsasontziekin. Nabigatzaile horiek uhartetan egun batzuk eman zituzten eta bertakoekin harremanetan jarri ziren. Futuna, Alofirekin batera, 1888an Wallis eta Futunaren Protektoratuan egokitu ziren. Horrela egon ziren 1961 arte; urte horretatik Itsasoz haraindiko Frantziaren Wallis eta Futuna lurraldeko partea dira.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartean 2018an 3.225 biztanle zeuden. Herri nagusia Leava da, 322 biztanlekin, Sivage erresuman. Biztanle gehien duena, bestetik, Ono da, 524 biztalekin, Alo erresuman.

Bertakoek futuneraz hitz egiten dute, bertako hizkuntzaz alegia. Frantsesa hizkuntza ofiziala da. Futuniera hizkuntza polinesiarra da, samoanieratik gertu dagoena. Populazio multzo batek ere wallisienera ezagutzen du baita ere, azken buruan elkarrekin baitaude. Futunieran beste hizkuntz askoren eragina ikus daiteke: ingelesarena, frantsesarena, erromantzearena...

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartean 20 kilometroko bideak daude. Ekiadelko muturrean aireportua dago; hegazkinez Wallis-Hihifo airoportuarekin lotuta dago. Sarritan, meteorologia egokia ez denean, ezinezkoa da hegazkina erabiltzea. Itsasontziz ailegatzea ere ez da erraza ere. Aukera bakarra Leavan dagoen lehorreratokia da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]