Aloze-Ziboze
Itxura
Aloze-Ziboze | |
---|---|
Euskal Herria | |
Zibozeko eliza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Zuberoa |
Udalerria | Aloze-Ziboze-Onizegaine |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′25″N 0°52′33″W / 43.1069°N 0.8758°W |
Aloze-Ziboze Zuberoako antzinako udalerria izan zen, 1843 eta 1859 artekoa.
Toponimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantsesez Alos-Sibas zuen izena. Alos toponimoa[1] 1375eko Luntzen kontratuetan agertzen da[2] eta 1405ko paper gaskoniarretan (Alos in terra de Soule).
Sibas berriz[1] honako itxurak zituen: Sivas (1178, Duchesne Bilduma CXIV Liburukia[3]), eta Sent-Martin de Sibas (1520, Zuberoako ohituran[4]).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1843an Aloze eta Ziboze herriak batu eta Aloze-Ziboze udalerria sortu zuten.
1859ko apirilaren 16ko legearen arabera[5], Onizegaine udalerria desagertu zen. Onizegaineko Uhaitzandiaren ezkerraldeko zatiak, Aloze-Ziboze herriarekin batera, Aloze-Ziboze-Onizegaine sortu zuen.
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agintaldia | Alkatea |
---|---|
1845-1847 | Arnaud Xalabert |
1847-1859 | Jules Basterretxe |
Biztanleriaren bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1841 | 1846 | 1851 | |
---|---|---|---|
Biztanleria | 360 | 354 | 316 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Paul Raymond: "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ Bearnoko notarioa zen Luntzen kontratuak - XIV. mendea - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Duchesne Bilduma, 99 - 114. Liburukiak, Oihenarten paperak, - Bibliothèque nationale de France
- ↑ "Coutume de Soule de 1520", 1760ean Pauen argitaratua
- ↑ Google Books: Loi du 16 avril 1859