Edukira joan

Aloze-Ziboze-Onizegaine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aloze-Ziboze-Onizegaine
 Zuberoa, Euskal Herria
Alozeko eliza


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaPays de Morlaàs et du Montanérès
Izen ofiziala  Alos-Sibas-Abense
AuzapezaJean-Pierre Iriart
(2020-2026)
Posta kodea64470
INSEE kodea64470
Herritarraaloztar-ziboztar-oniztar
Geografia
Azalera5.78
Garaiera204 - 414
Demografia
Biztanleria323 (2018:  −14)
Dentsitatea52,77 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 32,91
Ugalkortasuna[1]‰ 75,23
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,42 (2011)
Desberdintasuna[1]% 2,46 (2011)
Langabezia[1]% 4,62 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 60,82 (2010)
Erabilera% 28,73 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1859. urtea
Webguneahttp://www.alos-sibas-abense.com/


Aloze-Ziboze-Onizegaine ([alos̻e s̻iβos̻e onis̻eɣaiɲe]) Zuberoako erdialdeko udalerri bat da, Basabürüko Ibarresküinekoa.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhaitzandi ibaia, bere beste ibaiadar batzuekin batera udalerritik igarotzen da.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aloze eta Ziboze herriak 1843ko urriaren 23an batu ziren udalerri bakar bat osatzeko. Gerora, Onizegaine herriko lurren zati bat berenganatuz 1859ko apirilaren 16an, udalerriak Aloze-Ziboze-Onizegaine izena hartu zuen. Egun horretan, Onizegaineko lurrak Aloze-Ziboze eta Atharratzeren artean banatu ziren.

1859. urtean Onizegaine Aloze-Zibozeri batu zitzaionean, hiru herrien artean 680 biztanle zenbatzen zituzten. Ordutik, etengabeko galera demografikoa izan du udalerriak, eta XXI. mendearen hasieran 300 biztanle inguru besterik ez zituen.

Aloze-Ziboze-Onizegaineko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE
Alkatea Agintaldia
Jean Iriart 1919-1929
Pierre Marmissole 1929-1939
Joseph Etchart 1939-1940
Pierre Marmissole 1940-1951
Bernard Aguer 1951-1953
Pierre Montjean 1953-1971
Pierre Luchillo 1971-1983
Pierre Clément Iratçabal 1983-2001
Anne-Marie Etcheberry 2001-2008
Jean-Pierre Iriart 2014-2020
Jean-Pierre Iriart 2020-2026

Udalerriak ama-eskola bat[2] eta ikastola bat (Basabürüko ikastola) ditu.

Udalerriko biztanleek Txik Txak autobus sareko eskaera bidezko garraioa erabili ahal dute astelehen, asteazken eta larunbatetan, Atharratze-Sorholüzera, Maule-Lextarrera edo Mendikotara joateko.

Aloze-Ziboze-Onizegaineko euskaldunek Basabürüako azpieuskalkia erabiltzen dute[3], zuberotar euskalkiaren aldaera.

Udalerriak Belagileen trajeria pastorala antolatu zuen 2009an, Dominika Rekaltek idatzia[4][5].

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Alozeko Jasokundearen eliza
  • Zibozeko San Martin Tourskoaren eliza
  • Onizegaineko San Julian Anazarbokoaren eliza, hiru puntako kanpandorrearekin
  • Zibozeko Sala etxea[6]
  • Zibozeko jauretxea[7], Madalena Jauregiberriren bizilekua izan zena
  • Zibozeko pilotalekua, 1882. urtean eraikia
  • Onizegaineko Etxandia etxea

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aloztar, ziboztar eta oniztar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. (Frantsesez) «Alos - Crèche» www.communaute-paysbasque.fr (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  3. «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  4. «Pastorala bat 1609ko trajediaren ulertzeko» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  5. [https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20090727/149154/eu/Belagileen-trajeria-adimena-eta-sentipenak-pizten-dituen-pastorala?Hizk=es «�Belagileen trajeria�, adimena eta sentipenak pizten dituen pastorala - GARA»] gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  6. «MENDIA. ZIBOZETIK ZUNHARRERA. Sibasiako anderea gogoan» Berria 2009-12-18 (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  7. Sokarros, Allande. (2000-07-02). «Pastoralaren mustra bat eman zen Maddalen Jauregiberriren bizilekuan» Egunkaria.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa