Alpensko gudua
Alpensko gudua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Karlistaldia | |||
Cabrinety brigadierraren heriotza Alpensko guduan | |||
Data | 1873ko uztailaren 9tik 10era | ||
Lekua | Alpens Katalunia 42°07′14″N 2°06′08″W / 42.12056°N 2.10222°W | ||
Koordenatuak | 42°06′N 2°06′E / 42.1°N 2.1°E | ||
Emaitza | Karlisten garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Alpensko gudua (katalanez: acció d'Alpens) Bigarren Karlistaldiko arma ekintza izan zen, 1873ko uztailaren 9 eta 10 artean egina, zeinean Alfontso Karlos infanteak eta Francesc Savalls jeneralak gidaturiko indar karlistek guduan bizia galduko zuen José Cabrinetty brigadierraren errepublikar zutabea garaitu zuten. Guduaren ondorioz, hein handi batean bertakoez osaturiko fakzio karlistak Alpens herria hartu zuen.
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alpensko ingurunean karlistek Savalls, Huguet, Camps, Miret eta beste buruzagi karlisten indarrak batu zituzten. Orotara, mila soldadu inguru, unitate trebatu eta ingurua ondo ezagutzen zutenak. Herriko elizaren kanpandorrean karlistek frankotiratzaileak jarri zituzten.
Liberalak arratsaldeko zortziak aldera iritsi ziren herrira. José Cabrinetty brigadierrak jarri zioten segada ez zuen susmatu eta lehenbiziko tiroketan hil zen. Bere tropek buruzagirik gabe egin zieten aurre etsaiei, zortzi orduz eta gauez. Borrokaldi latzaren ondorioz, eta musikari talde karlista batek valsak eta militar-martxak jotzen zituen bitartean, ia ehun hildako egon ziren, gehienak liberalak. Hauetariko batzuk alde egitea lortu zuten, baina karlistek 900 preso egin zituzten. Harrapakin handia ere lortu zuten: armak, munizioa eta 10.000 ogerleko.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hernàndez 2004, 142. orr.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Braganza, María de las Nieves de. (2002 [1934]). Mis memorias sobre nuestra campaña en Cataluña en 1872 y 1873 y en el centro en 1874. San Sebastián de los Reyes: Editorial Actas.
- Hernàndez, Francesc Xavier. (2004). Història militar de Catalunya (Vol. IV): Temps de revolta. Bartzelona: Rafael Dalmau.